Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Lonbardi +Lombardi)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Iberiar Penintsula +Iberiar penintsula)
33. lerroa:
Frankoen erregetza [[merovingiar leinua]]ren esku zegoela, pepindarrak, [[Austrasia]]ko familia bat, gero eta boteretsuago bilakatu ziren. [[Meuse]] ibaiaren ertzeetan 90 soro handi baino gehiago edukita, parerik gabeko aberastasuna eskuratu zuten pepindarrek. Hala, [[Pepin Herstalgoa]] Austrasiako jauregiko jauna bihurtu zen [[679]]an, eta [[687]]an [[Neustria]] ere kontrolpean izan zuen, ''frankoen printzea'' titulua hartuta. Familia honek kanpoko kanpainak burutu zituzten sehaskan zegoen inperio hau ez desegitearren. [[Karlos Martel]] semeak neustriarren matxinadei eutsi zien eta [[frisia]]rrak, [[alaman]]ak, [[burgundiar]]rak eta [[proventza]]rrak garaitu zituen.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, Hachette 2003, p. 44-45</ref>
 
Karlos Martelen garairako frankoen erresuma handia zen, oso. Menpean edukitzeko, [[sistema feudal]]a erabili zuen, geroago [[mendebaldeko Europa]]ra zabaltzekoa zena. Halaber, garaian izan zuen mehatxurik handiena gainditu ahal izan zuen Martelek. Izan ere, [[arabiar]]rek, [[Iberiar penintsula]] [[Iberiar Penintsulakopenintsulako konkista musulmana|konkistatutakoan]], [[Pirinioak|Pirinioez]] bestaldean sartu ziren harik eta frankoek Martel buru zeukatela [[732]]an [[Toursko gudua]]n geldiarazi zituzten arte. Garaipenak garaipen, Karlos Martelek errege titulua hartu ez zuen hartu, baina [[Pepin Laburra|Pepin III.a]] semeak bai, azken errege merovingiarra kanporatu ondoren. Haren semeak, [[Karlos Handia]]k, enperadore titulua hartu zuen.
 
Karlos Handiak aurrekoek izan zuten arazo bera eduki zuen: haren menpeko lurraldea hain zabala izanda, tokian tokiko [[noblezia]] haren aurka altxa zitekeen. Hori ekiditearren, konkistari ekin zion, iparraldean eta ekialdean ([[Bavaria]]n, [[Saxonia]]n eta [[Frisia]]n), mendebaldean ([[Bretainiako marka]]n) eta hegoaldean ([[Hispaniako marka]]n). Honela, lur berriak bereganatzen zituen eta nobleen artean banatzen zituen, baldin eta noblea hildakoan lurrak erregearen menpera bueltatzen baziren, beste noble bati eman ziezaion. Orobat, ''missi dominici'' izeneko ikuskariak bidaltzen zituen erresuma osoan zehar nobleen jokabidea zaindu zezaten.