Sexu heldutasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 25 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q609370 orrian
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Sexu heldutasuna''' edo '''heldutasun sexuala''' [[organismo]] bat [[Sexu ugalketa|ugaltzeko]] gai den garaia edo adina da. Batzuetan [[heldutasun]]aren [[sinonimo]]tzat jotzen da, baina hau zentzu sexualaz gain zentzu kultural, intelektual eta abar ere baditu. [[Gizaki]]etan, heldutasun sexualak [[nerabezaro]] du izena.
 
Organismo [[zelulanitz]] gehienak ez dira [[erditze]] (edo [[erneketa]]) eta berehala ugaltzeko gai, eta [[espezie]]aren arabera, egunak, asteak eta, batzutan urteak ere behar dituzte helburu hori lortzeko. Gainera, badaude prozedura hau luzatu edo laburtu dezaketen baldintzak, kanpotarrak (ad. [[lehorte]] bat) edo barrualdekoak (ad. gorputzaren [[gantz]]-portzentajea) direlarik.
 
Sexu heldutasuna [[ugaltze-aparatu]]aren heltzeak eta [[gameto]]en ekoizpenak sortzen dute. Aldaketa fisikoak sortzen ditu: organismoaren tamaina aldaketa, [[karaktere sexual sekundario]]en sorrera... [[sexu dimorfismo]] areagotzen dutenak. Adibidez, gizakien ume guztiek nerabezaro baino lehen [[bular]] laua dute baina nerabezaroaren ondoren [[eme]]ek garatzen dute eta [[ar]]rek ez.