Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
 
== Antzinatea ==
[[Fitxategi: Ebla_clay_tablet.jpg|thumb|250px220px|<small>[[Ebla]]ko buztinezko taula.</small>]]
Siria Munduko zibilizaziorik zaharrenetako jaiolekua zela frogatu du arkeologiak. [[1975]]ean aurkitutako [[Ebla]] hiriaren inguruan inperio semitiko handia eratu zen, zein [[K. a. 2500]] eta [[K. a. 2400]] bitartean [[Itsaso Gorria|Itsaso Gorritik]], egungo [[Turkia]]ra eta [[Irak]]era hedatzen zen. Eblako hizkuntza familia semitikoan idatzitako lehena da adituen ustetan. Izan ere, Eblako jauregian Antzinateko agiritegirik zaharrenetakoa eta handienetakoa aurkitu zen. Buztinezko 17.000 taula baino gehiago dauzka, non industria, diplomazia, salerostea, artea eta nekazaritza diren hizpide nagusiak. Ebla ezaguna zen bi industria mota zela eta: alde batetik, zur, [[boli]] eta perlen lanketaz; eta, bestetik, zetaz. Gaur egun ere industria horiek, Eblako ohiturari jarraiki, ekoizpen garrantzitsua daukate.
 
11. lerroa:
[[K. a. 2000]]. urte ingurutik aurrera, hurrenez hurren, [[kanaan]]darrak ([[feniziar]]rak barne), amorriarrak, hurritak, [[aramear]]rak ([[hebrear]]rak barne) eta Itsasoko herriak iritsi ziren. [[K. a. XIII. mende]]an, gizalditako guduen ondoren ([[Kadesh]]eko gudua, [[K. a. 1270]] inguruan), [[antzinako Egipto|egiptoarrek]] eta [[hitita|hititek]] lurraldea banatu zuten. Guduak eta izanagatik, kostaldeko hiriek oso urte oparoak izan zituzten, hasi iparraldeko [[Ugarit]] hiritik (kultura kosmopolita baten eta lehen [[alfabeto]]aren sorlekua) eta hegoaldeko [[Palestina]]ko kanaandarren hirietaraino, [[Mizenas]], [[Mesopotamia]] eta Egiptoko zibilizazioen ekarriekin. Geroago, [[Asiria]]ko eta [[Babilonia]]ko inperio handiek Siriako erreinu askeak, banan-banan, suntsitu zituzten: [[K. a. 732]]an [[Damasko]], [[Tiro]] [[K. a. 573]]an. [[K. a. 539]]an [[Ziro II.a]] Babilonaz jabetu zenean, Siria [[Akemenestar Inperioa|Pertsiako satrapia]] bilakatu zen. [[K. a. 333]]an [[Alexandro Handia]]k konkistatu zuen; hura hil zenean ([[K. a. 323]]), [[Alepo]] [[Seleuko I.a Nikator]] jeneralaren mendean geratu zen. [[Seleukotar Inperioa|Seleukotarrek]] Damasko kendu zieten Egiptoko lagidei, eta Antiokosen ezarri zuten hiriburua.
 
[[Fitxategi:Church of Saint Simeon Stylites 01.jpg|thumb|right|220px|<small>Simeon Estilita eliza, [[Alepo]]tik hurbil, zutik dagoen eliza zaharrenetako bat da</small>.]]
[[K. a. 64]]. urtean, erromatarrak lurraldean sartu zirenean, [[Erromatar Inperio]]aren probintzia bilakatu zen Siria. [[Kristautasuna]]ren historian ere, Siriak garrantzi handia izan du. [[Paulo Tarsokoa]], gerora San Paulo izango zena, [[Damasko]]rako bidean kristautu zen. Aurkitu den lehen eliza kristaua [[Dura Europos]]en zegoen. [[330]]. urtean Inperioa zatitu zenean, [[Konstantinopla]]ren mende geratu zen. Erromatarren eta [[partiar]]ren erdibidean egon zen, eta geroago, [[Bizantzioko Inperioa]]ren eta [[Sasaniar Inperioa|sasaniarren]] artean. [[Khosro I.a]] sasaniar enperadoreak [[Antiokia]] hartu zuen [[540]]an, eta kanpora egotzi zituen antiokiarrak. [[611]]n, berriro, sasaniarrek Antiokia konkistatu zuten, baina, [[622]]tik aurrera, [[Heraklio]] enperadoaren konkistek eraginik, atzera egin behar izan zuten, eta Siria, atzera, Bizantzioren mende geratu zen. Baina [[VII. mende]]ko arabiarren hedapenak Siria izan zuen helburu nagusietako bat, eta [[636]]an, [[Jarmuk]] ibaiaren ertzean bizantziarrak menderatu ondoren, Siria arabiarrena izan zen.
 
== Islamiar Aroa ==
[[Fitxategi:Umayyad Mosque-Mosaics south.jpg|thumb|250px220px|<small>[[VIII. mende]]ko [[Omeiatar]]ren Mezkita, [[Damasko]]</small>]]
[[Damasko]]k [[K. a. 3000]]tik du biztanleria jarraia. [[Musulman]]ek [[636]]an konkistatu zuten. [[Muawiyah I.a]], Siriako enperadore arabiarra, inperio sortu berriaren aginpidea eskuratzeko borroketan irabazle atera zen, eta, [[kalifa]] izendaturik, Damaskon ezarri zuen hiriburua, eta [[661]]-[[750]] bitartean [[Omeiatar Kaliferria|Omeiatar inperioaren]] erdigunea izan zen; hortik [[Iberiar Penintsula]] eta [[Erdialdeko Asia]]ren tarteko lurrak gobernatzen ziren. 750. urtean, arabiar kalifen [[Abbastar Kaliferria|Abbastar dinastia]] Omeiatar dinastiari nagusitu zitzaion, eta harrezkero, kalifa herriaren hiriburua [[Bagdad]] izan zen, Damaskoren kaltetan, Siria kalifa herriaren probintzia bat besterik ez zela.
 
22 ⟶ 23 lerroa:
 
== Arabiarren iraultza. Siria Frantziaren administraziopean ==
[[Fitxategi:French_Mandate_for_Syria_and_the_Lebanon_map_en.svg|thumb|300px|<small>Frantziaren administraziopeko Siriaren banaketa</small>]]
[[XX. mende]]aren hasieran, [[Damasko]]n, [[Beirut]]en eta [[Palestina]]n arabiar abertzaletasuna piztu zen. Baina, [[1916]]an, Arabiako [[Otomandar Inperioa]] Frantziaren eta Britainia Handiaren artean banatzea hitzartu zen ([[Sykes-Picot hitzarmena]]). [[1918]]an, [[Lehen Mundu Gerra]]ren testuinguruan, [[Arabiar Iraultza]]ko armadak, britainiarrek lagundurik, Damasko hartu zuen. [[1920]]ko martxoan, Damaskoko Nazio Kongresuak [[Faysal I.a]] emirra Siriako Arabiar Erresumako izendatu zuen, baina Frantziak ez zuen erregetza onartu. Faysalen erreinaldia 1920ko uztailean bukatu zen, Frantziako armada Sirian [[Nazioen Liga]]ko mandatua indarrean ezartzera sartu zenean. [[Uztailaren 23]]an, Frantziako armadak Siriakoa garaitu zuen<ref name="WDL">{{erreferentzia |url = http://www.wdl.org/en/item/400/ |izenburua= Report of the Commission Entrusted by the Council with the Study of the Frontier between Syria and Iraq |website = [[World Digital Library]] |date = 1932 |sartze-data = 2013-07-08 }}</ref>.
 
29 ⟶ 31 lerroa:
 
== Siriaren burujabetasuna ==
[[File:Adib Chichakli.jpg|thumb|right|180px|<small>[[Adib Shishakli]] presidentea.</small>]]
Etnia eta erlijio aniztasuna, eta gizarte mailen arteko alde handiak zirela eta, estatu berria ez zen oso egonkorra. Agintarien artean, Damaskoko burgesia [[Saudi Arabia]]ren politika [[Panarabismo|panarabiarraren]] aldekoa zen, eta Alepokoa, berriz, [[Irak]]en aldekoa. [[Israel]]go estatuaren sorrerari jarraitu zitzaion [[1948ko Arabiar-israeldar Gerra|1948ko Gerran]] galtzaile atera izanak Siriako gobernuarekiko aurkakotasuna areagotu zuen. [[1949]]an, hilabete gutxiren buruan, hiru estatu kolpe izan ziren, eta [[1951]]ko azaroan, [[Adib Shishakli]] koronelak aginpide osoa eskuratu zuen.
 
40 ⟶ 43 lerroa:
Aurreko hilabetean [[Irak]]eko Baath alderdiak hango boterea bereganatu zuen. Siriako gobernu berriak [[Egipto]]rekin eta Baathek kontrolatutako Irakekin federazioa osatzeko aukeraz hausnarketa egin zuen. Hitzarmena [[1963]]ko [[apirilaren 17]]an sinatu bazen ere, alderdien arteko desadostasunak areagotu ziren hurrengo hilabeteetan, eta federazioa ez zen gauzatu. Horrez geroztik, Siria eta Irak bat egitearen alde jardun zuten bi herrialdeetako Baath alderdiek. Baina [[1963]]ko azaroan Irakeko gobernua boteretik kendu zuten.
 
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat eman zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. Gerra horretan Siriak, hego-mendebaldean, Israelekin muga egiten duen Golango goi-ordokia ([[Golango Gainak]]) galdu zuen, Israelen alde. Nazio Batuen bitartekaritzaz su-etena izenpetu zuten arren, gerra egoerak urte askotan iraun zuen. Porrota zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen; [[1970]]eko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministro kargua hartu zuen. Siriako lehendakari hautatu zuten [[1971]], [[1978]], [[1985]] eta [[1992]]. urteetan.
 
[[FitxategiFile:New_community_on_the_GolanAssad_Tlass_war_1973.jpg|thumb|250pxright|300px|<small>Majdal[[Hafez Shamsal herriaAssad]], [[Golan1973]]goko Gainetan[[Yom Kippur Gerra]]n, Golango frontean.</small>]]
[[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, Golango Gainak berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko Gerra Zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/19204/milaka_pertsona_elkartu_dira_beiruten_rafik_hariri_omentzeko.htm ''Milaka pertsona elkartu dira Beiruten Rafik Hariri omentzeko''] Berria.eus</ref>.