Siria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
83. lerroa:
Hainbat [[estatu kolpe]]ren ostean, [[Adib Shishakli]] koronelak boterea [[1949]]ko abenduan hartu zuen. [[1951]]n bere burua presidente izendatu zuen eta legebiltzarra bertan behera utzi.
 
Bai [[Erresuma Batua]]k bai [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuek]] laguntza ederra eman zioten Adib Shishakliri. Horrela, [[Palestina]]ko gatazka amaitzea espero zuten. AEBek [[1948ko Arabiar-Israeli Gerra]]ko palestinar errefuxiatuak Sirian kokatu nahi zituzten. Horretarako, AEBak 400.000.000 dolar ordaintzeko prest agertu zen 1952an, 500.000 palestinar [[Jazira]] lautadan kokatuz gero. Siriako ezkertiarrek, [[Arabiar Alderdi Sozialista]]k eta [[Ba'athBaath AlderdiaAlderdi Arabiar Sozialista]]k, gogor kritikatu zuten horrelako akordioa, palestinarren bueltatzeko eskubidea saltzen ari zelakoan. Aipatutako bi alderdien bat egitean, Shishaklik Mendebaldeko eskaintzei muzin egin behar izan zien.
 
Beste estatu kolpe baten bidez, [[1954]]an Shishakli boteretik kendu zuten. Hala ere, armadaren arteko desadostasunek herrialdearen eziraunkortasuna eragiten zuten. [[1956]]ko [[Suezko krisialdia]]ren ostean, [[Gamal Abdel Nasser]] [[Egipto]]ko presidentearen lidergoak Egiptorekin bat egitearen aldeko korrontea sortu zuen Sirian. Honela, [[1958]]ko [[otsailaren 1]]ean, [[Arabiar Errepublika Batua]] sortu zen.