Siriako historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
40. lerroa:
Aurreko hilabetean [[Irak]]eko Baath alderdiak hango boterea bereganatu zuen. Siriako gobernu berriak [[Egipto]]rekin eta Baathek kontrolatutako Irakekin federazioa osatzeko aukeraz hausnarketa egin zuen. Hitzarmena [[1963]]ko [[apirilaren 17]]an sinatu bazen ere, alderdien arteko desadostasunak areagotu ziren hurrengo hilabeteetan, eta federazioa ez zen gauzatu. Horrez geroztik, Siria eta Irak bat egitearen alde jardun zuten bi herrialdeetako Baath alderdiek. Baina [[1963]]ko azaroan Irakeko gobernua boteretik kendu zuten.
 
[[1964]]ko maiatzean, [[Amin Hafiz]] presidenteak demokratizazioaren aldeko erreformak abian jarri zituen, baina [[1966]]ko [[otsailaren 23]]an, alderdi bereko hainbat armada ofizialek estatu golpe bat garatueman zuten. Amin Hafiz espetxeratuta, behin-behineko konstituzioa bertan behera geratu zen. Gobernu horrek, [[Egipto]]rekin batera, [[1967]]ko ekaineko [[Sei Eguneko Gerra]] egin zion [[Israel]]i. IsraelekGerra horretan Siriak, hego-mendebaldean, Israelekin muga egiten duen Golango goi-ordokia ([[Golango Gainak]]) kendugaldu zizkionzuen, SiriariIsraelen alde. Nazio Batuen bitartekaritzaz su-etena izenpetu zuten arren, gerra egoerak urte askotan iraun zuen. HoriPorrota zela eta, Siriako gobernua ahuldu zen.; [[1971970]]0ekoeko [[azaroaren 13]]an, [[Hafez al Assad]] defentsa ministroak estatu kolpe bat emanda, lehen ministroarenministro kargua hartu zuen. Siriako lehendakari hautatu zuten [[1971]], [[1978]], [[1985]] eta [[1992]]. urteetan.
 
[[Fitxategi:New_community_on_the_Golan.jpg|thumb|250px|<small>Majdal Shams herria [[Golan]]go Gainetan</small>]]
[[1973]]an, [[Yom Kippur Gerra]]n, [[Golango Gainak]] berreskuratzen saiatu zen Siria alferrik. Horrezkero, Siria eta Israelen arteko mugan, salbuespenak salbuespen, su-eten iraunkorra indarrean dago. [[1976]]an, [[Libano]]ko gobernuak eskatuta, Siriako armada Libanon sartu zen, hango [[Libanoko Gerra Zibila|gerra zibila]] baretu nahian. Siriak borrokatzen ari ziren taldeak bildu zituen [[Taif Hitzarmena]] sinatzeko. [[1990]]eko [[urriaren 13]]an gerra zibila bukatutzat jo zen arren, Siriako armadak Libanon jarraitu zuen [[2005]]eko [[apirilaren 26]] arte. Izan ere, [[Rafik Al-Hariri]] Libanoko Lehen Ministroaren hilketa ([[2005]]eko [[otsailaren 14]]) zela eta, Siriaren kontrako protestak hedatu ziren Libanon<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/19204/milaka_pertsona_elkartu_dira_beiruten_rafik_hariri_omentzeko.htm ''Milaka pertsona elkartu dira Beiruten Rafik Hariri omentzeko''] Berria.eus</ref>.
 
[[Iran-Irak gerra]]n ([[1980]]-[[1988]]) Siriako gobernuak [[Iran]]en alde egin zuen. [[1990]]-[[1991]]n, nazioarteko gudarosteekin batera, [[Irak]]en aurka borrokatu zen [[Persiako golkoko gerra]]n. 1991eko hauteskundeetan Hafiz al-Asad hautatu zuten berriz ere presidente, botoen %99,98rekin. Hala ere, harena zen hautagai zerrenda bakarra. Egun batzuetara, giza eskubideen nazioarteko erakundeek eskatuta, Siriako gobernuak barkamena eman zien [[Anaia Musulmanak]] taldeko kide ziren 2.800 preso politikori. [[1992]]. urtean gobernuak heriotza zigorra deuseztatu zuen, eta baimena eman zien lau mila [[judu]]ri herrialdea uzteko.
 
[[1993]]an [[Palestinaren Askapenerako Erakundea]] eta Israelen arteko bake akordioak izenpetu zirenenean, lurralde hartarako bake hitzarmen orokorraren kontra egin zuen Siriak; bestalde, elkarrizketekin jarraituko bazuten, Israelgo gudarosteek lurralde okupatuak uztea eskatu zuen Siriak. Handik gutxira, al-Asad lehendakariak lurralde okupatuak askatzeko bide gisa indarkeria onartzen zuela adierazi zuen; [[AEB|Estatu Batuetako]] gobernuak adierazpen horren kontrako jarrera tinkoa izan zuen. Lurralde hartako bake prozesuan izan ziren lehenengo elkarrizketetan, Siriak ez zuen parte hartu; elkarrizketa haietan erabaki zen [[Palestina]]k autonomia mugatua izango zuela, batetik, eta, bestetik, Israelen eta [[Jordania]]ren arteko hitzarmenak izenpetu ziren.
 
[[1994]]an al-Asaden semea hil zenean, zalantzak sortu ziren haren ondorengoa zein izango ote zen. [[1995]]ean, Siriaren eta Israelen arteko negoziazioetan, Golango goi-ordokia ez zitzaion Siriari itzuli, izan ere, Tel Avivek ordoki hartan mantendu nahi baitzuen bere gudarostea. [[1996]]an al-Asadek arabiar herrialdeen bilera batean parte hartu zuen Israelekin negoziazioak bideratzeko estrategia komun bat hartzeko. [[1997]]an Estatu Batuek Iraken kontra gudarostea bidaliko ote zuten arriskuaren aurrean, Damaskok harremanak estutu zituen Bagdadekin turkiar-israeldar aliantzaren kontra egitearren. Aliantza berri horrek zekarren arrisku militarraren aurrean, Siriaren eta Iraken arteko segurtasun gaiei buruzko elkarrizketetan parte hartzea erabaki zuen Iranek.
 
Barneko oposizioa gorabehera, Hafez al Assad presidente karguan zegoela hil zen [[2000]]ko [[ekainaren 10]]ean. Hilabete bat geroago, [[Bashar al Assad]] semea presidente aukeratu zuten hautagai bakarreko erreferendum baten bidez.