Hong Kong: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
189. lerroa:
Urtebete beranduago, [[Britainia Handia]]k Victoria Hiria izeneko kolonia sortu zuen. [[1860ko hamarkada]]ko Opioaren Bigarren Gerran, britainiarren kontrolpeko eremua [[Kowloon penintsula]]ra zabaldu zen. [[1898]]. urtean [[Britania Handia]]k [[Lantau uharte]]aren eta iparraldeko uharteen gaineko emakida lortu zuten [[Txina]]ko gobernuaren eskutik (gaur egun gune hau "Lurralde Berriak" izenez da ezaguna).
 
===2014ko krisia===
[[2014]]ko [[irailaren 28]]an, negarra eragiteko gasa bota zuten Hong Kongeko manifestarien kontra. Txinako Gobernuak ez zuen baimenduko Hong Kongeko hurrengo agintaria hautaketa ireki bidez aukeratzea eta milaka herritar kalera atera ziren protesta egitera. Bigarren Hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleen astebeteko greba hasi zuten [[irailaren 22]]an eta asteari amaiera emateko ostiralean manifestazioa egin zuten Gobernuaren egoitzaren aurrean. Manifestazio horretan istiluak izan ziren manifestarien eta Poliziaren artean<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2587752/hong-kong--negarra-eragiteko-gasa-bota-dute-manifestarien/?utm_campaign=General&utm_medium=RSS&utm_source=Politika «Negarra eragiteko gasa bota dute Hong Kongeko manifestarien kontra»], ''EiTB'', 2014-09-28</ref>. [[Irailaren 29]]an, Hong Kongen ez esku hartzeko ohartarazi zien [[Txina]]k beste herrialdeei<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001888/021/003/2014-09-30/hong_kongen_ez_esku_hartzeko_ohartarazi_die_txinak_beste_herrialdeei.htm «Hong Kongen ez esku hartzeko ohartarazi die Txinak beste herrialdeei»], ''Berria'', 2014-09-30</ref>. [[Irailaren 30]]ean, tentsio isila zegoen Hong Kongen, poliziaren presentzia txikituta. Hiri erdigunean bildutakoen kopuruak behera egin zuen, baina [[urriaren 1]]ean jaiegun seinalatua zen Txinan, eta protestak areagotzea espero zen. 100.000 lagun inguru zeuden kolonia britainiar ohiaren erdigunean bilduta, ''Occupy Central'' izeneko mugimenduak deituta<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2592790/hong-kong-protestak--manifestarien-kopuruak-egin-du/ «Tentsio isila Hong Kongen, poliziaren presentzia txikituta»], ''EiTB'', 2014-09-30</ref>.
 
[[Urriaren 1]]ean, Hong Kongen gobernuaren bulegoak hartzen saiatuko zirela [[urriaren 2]]tik aurrera manifestariak zabaldu zen. Protestak gogortu egingo zituen Ikasleen Federazioak. Txinak babestu egin zuen gobernuko burua, eta kargua uztea baztertu zuen Cy Leungek<ref>Xabin Makazaga, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/017/001/2014-10-01/hong_kongen_gobernuaren_bulegoak_hartzen_saiatuko_dira_bihartik_manifestariak.htm «Hong Kongen gobernuaren bulegoak hartzen saiatuko dira bihartik manifestariak»], ''Berria'', 2014-10-01</ref>.
 
== Banaketa administratiboa ==