Amaiur Batailoia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
13. lerroa:
 
== Ekintzak ==
[[1936]]eko [[abendua]]n [[Urduña]]ko frontean parte hartu zuen, San Pedro mendian galera ugari jasan zituelarik. Horien artean, batailoi honetako Arturo Kanpion konpainiako Francisco Prieto kapitainarena barne. [[Araba]]ko frontean gudua amaiturik, Amaiur bataloiak guda-lerroan 533 gudari zituen, kuartel zerbitzuetan berriz 40. Beste 44 zauriturik zeuzkan, eta beste 8 gaixoturik.
 
[[Fitxategi:Amayur_zigilua.jpg|thumb|150px|Amayur Batailoiko zigilua.]]
 
[[1937]]ko [[otsail]]ean [[Asturias]]en [[Saseta Brigada]] osatu zuten beste hainbat batailoirekin batera parte hartu eta galera ugari jasan zituen, 30 hildako barne, hauetako gehienak [[Areces]] herritik atzerantz egiteko unean etsaiaren lur eremuan geldituak. [[Otsailaren 21]]tik [[otsailaren 23|23ra]] [[Nalon]] ibaiaren zeharkatze unean pairatutako galerak zenbatu ezkero, 10 hildako, 23 desagertu, 85 zauritu eta 24 gaixo izan ziren. Erasoaldiaren porrotaren ostean Asturiasko frontean kokatua izan zen, [[martxo]] amaieran [[Bilbo]]ra itzuli zen arte. Zenbait galera gehiago ere jasan zituen, hortaz denera 42 hildako eta desagertutara ailegatu ziren, baita ehunen bat zauritutara ere.