Bizkotxo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
17. lerroa:
[[XVI. mendea]]n, bizkotxoak marinelen elikagai nagusietakoa ziren itsas ibilaldi luzeetan. [[Opil]] txiki biribilak ziren, galleta modukoak, gari irinez eginak. Bi aldiz egosten zituzten, bidaian zehar hartzitu ez zitezen. Eta egosaldi bikoitz horretatik datorkie izena, latinez ''bis coctus'' hitzek “bitan egosia” esan nahi baitute<ref name=aa>Nagore Irazustabarrena, [http://www.argia.com/argia-astekaria/2430/bizkotxoaren-hastapen-gogorrak «Bizkotxoaren hastapen gogorrak»], ''Argia'', 2014-09-28</ref>.
 
Hortaz, duela 500 urteko bizkotxo haiek ez zuten zerikusirik gure gaurko bizkotxo harroekin. Antz handiagoa zuten frantsesezko edo ingelesezko ''[[biskotx|biscuit]]''ekin. Baina ez ziren gozoak. Arrain gazituarekin, urdaiarekin, lekaleekin edo [[arroz]]arekin batera jan ohi zituzten, edo, besterik ezean, olio pixka bat botatzen zioten<ref name=aa></ref>.
 
Bizkotxoak bustitzeko ohituta hasieratik zabaldu zen. Baina egun jalekeria hutsez egiten duguna, beharragatik egiten zuten orduan. Egunak aurrera joan ahala, [[opil]] haiek gogortu egiten ziren, janezin bihurtu arte. Horregatik uretan edo [[ardo]]tan busti ohi zituzten, hortzeriaren mesedetan<ref name=aa></ref>.