«Leyden ontzi»: berrikuspenen arteko aldeak

1.165 bytes added ,  Duela 7 urte
ez dago edizio laburpenik
(Orrialde berria: {{Lanean}} frame|Leyden ontzia '''Leyden ontzia''' beirazko ontzi edo botila batekin egindako gailu elektriko bat da, Karga elektriko|karga elekt...)
 
No edit summary
 
[[Fitxategi:Leydenjar.png|frame|Leyden ontzia]]
 
 
'''Leyden ontzia''' beirazko ontzi edo botila batekin egindako gailu elektriko bat da, [[Karga elektriko|karga elektrikoak]] metatu eta gordetzea ahalbidetzen duena. Historiako lehenengo [[Kondentsadore elektriko|kondentsadore elektrikoa]] izan zen.
 
== Historia ==
1746an, [[Pieter van Musschenbroek]] fisikari herbeheretarrak, [[Leidengo Unibertsitatea|Leidengo Unibertsitatean]] lanean zebilerarik, saiakuntza bat burutu zuen urez betetako ontzi batek karga elektrikoak pilatu zitzakeen jakiteko asmoz. Ontzia tapoi edo buxon batez itxita zegoen, zeina metalezko hagaxka batek zeharkatzen baitzuen, uretan murgilduz. Ontzitik kanpo geratzen den hagaxkaren zatira elektrikoki kargatutako eroale bat hurbildu zuen. Saiakeran zehar, Musschenbroeken laguntzaile batek eroalea ontzitik banatu ondoren deskarga elektriko bortitza jaso zuen eskua hagaxkara hurbiltzean.
 
Urtebete beranduago, [[William Watson]] britainiarrak, ontzia [[eztainu|eztainuzko]] xafla batekin bilduz gero deskarga handiagoa ematen zuela ikusi zuen. Aurkikuntza berrien harira, [[Jean Antoine Nollet|Jean Antoine Nolleti]] ura eztainuzko xaflengatik ordezkatzea bururatu zitzaion, Layden ontziari behin betiko diseinua emanez.
 
Leyden ontziak erakustaldi publikoetan erabiltzen hasi ziren elektrizitatearen ahalmena agertzeko. Erakustaldi horietan animalia txikiak (xaguak eta txoriak, besteak beste) hiltzeko gai ziren deskargak sortzen zituzten.[[Kategoria:Elektrizitatea]]
 
[[Kategoria:Elektrizitatea]]
[[Kategoria:Gailu elektrikoak]]
2.190

edits