Giza papilomaren birus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:EM_of_pap_virus,_2C_basal_tissue_grafted_to_mouse.jpg|thumb|300px]]
'''Giza papilomaren birusa''' ('''GPB''' euskaraz, ingelesez '''HPV''' -''human papilomavirus''-) [[Papillomaviridae]] familiako [[birus]] ezberdinak dira. [[Papilomabirus]] generoan sailkatuta, birus honek 100 mota desberdinak ditu, amankomuneko ezaugarriak dituztenak: harizpi bikoitzeko [[DNA]] dute, ez dute bilgarririk (birus "biluziak" dira) eta kapside [[Ikosaedro|ikosaedriko]] batek material genetikoa babesten du. Birus hauek [[garatxo]]ak edo papilomak sorrarazten dituzte (''papilla'' = garatxo; ''oma'' = tumorea). Papilomak [[tumore]] onberak dira, gorputzeko hainbat ataletan agertzen direnak (eskuetan edo oinetan, [[laringe]]an, [[genital]]etan...). Hala ere, birus hauetako batzuek lotura estua dute hainbat [[minbizi]] motekin.