Peruko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
78. lerroa:
 
2011ko uztailaren 28an [[Ollanta Humala Tasso]] hautatu zuten lehendakari, hauteskundeak Alberto Fujimoriren alaba [[Keiko Fujimori Higuchi]]ri irabazita. [[2014]]ko [[irailaren 22]]an, Peruko Osasun Ministerioak 15,4 milioi euro inguru gastatuko zituela adierazi zuen [[Chikungunya]] birusari aurre egiteko. Gobernuak azaldu zuen asmoa ez zela herritarrak izutzea, baizik eta haiek ohartaraztea, «hurrengo egunetan edo asteetan» iristekoa baitzen birusa. ''[[Aedes aegypti]]'' eltxoak kutsatzen zuen gaixotasuna, eta sortutako sukarra gehienetan hilgarria ez bada ere, [[sintoma]]k oso mingarriak dira. Gainera, asko kutsatu ohi dira. Gobernuak eskolak eta etxeak fumigatuko zituen, eritasuna garraiatzen zuten eltxoak akabatzeko<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5301878/017/006/2014-09-23/chikungunya_birusaren_hedapena_gelditzeko_larrialdia_ezarri_dute_perun.htm «Chikungunya birusaren hedapena gelditzeko, larrialdia ezarri dute Perun»], ''Berria'', 2014-09-23</ref>.
 
[[Irailaren 28]]an, gutxienez 8 pertsona hil ziren, horietako 4 haurrak, Perun izandako 5,1 graduko lurrikara baten ondorioz. Lurrirakara [[Cuzco]] eskualdean gertatu zen eta epizentrua 8 kilometroko sakoneran izan zuen, [[Paruro]] herritik gertu. [[Miscaa]] herriko etxebizitzen % 90 suntsituta gelditu ziren. Misca herrian kaltetu ziren etxebizitzez gain errepide batean ere kalteak eragin zituen eta Gobernua pasabidea garbitzeko lanean ari zen. Lurrikara Richter eskalan 5,1 gradukoa izan bazen ere, epizentroa 8 kilometroko sakoneran izan zuenez kalte handiak eragin zituen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2587962/lurrikara-peru--gutxienez-8-pertsona-hil-dira-cuzco-eskualdean/ «Gutxienez 8 hildako Perun, 5,1 graduko lurrikara baten ondorioz»], ''Berria'', 2014-09-28</ref>.
 
==Erreferentziak==