Kataluniaren independentziarako 2014ko kontsulta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
134. lerroa:
 
[[Irailaren 26]]an, [[Mariano Rajoy]] Espainiako presidenteak esan zuenez, aurreikusi bezala Artus Masek [[irailaren 27]]an sinatzen bazuen galdeketara deitzeko dekretua, [[irailaren 29]]rako deituko zuen Ministro Kontseilua. Ministroen Kontseilua bildu eta helegitea jarriko zuen Auzitegi Konstituzionalean<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/96101/rajoyk_astelehenerako_deituko_du_ministro_kontseilua.htm «Rajoyk astelehenerako deituko du Ministro Kontseilua»], ''Berria'', 2014-09-26</ref>. Egun berean, [[ANC]]ren kontuen gaineko informazioa eskatu zuen Espainiako Ogasunak. 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteei dagozkien informazio fiskala bildu nahi zuen Espainiako Ogasunak<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/96119/ancren_kontuen_gaineko_informazioa_eskatu_du_espainiako_ogasunak.htm «ANCren kontuen gaineko informazioa eskatu du Espainiako Ogasunak»], ''Berria'', 2014-09-26</ref>.
 
[[Irailaren 27]]an, Kataluniako 947 udaletatik 600ek baino gehiagok onartu zuten herri galdeketaren aldeko mozioa, eta guztira 867 izango ziren azkenean (%91,55), [[AMI]] Kataluniako Udalerrien Elkartearen arabera. [[Badalona]]n, PPk gobernatu arren, kontsultaren alde egin zuen udalak<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001947/004/412653/2014-09-27/867.htm «867»], ''Berria'', 2014-09-27</ref>.
 
==Erreakzioak==