Turkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+update
→‎2014: informazioa lekuz aldatu
142. lerroa:
 
[[Kurdu]]ak guztira 19 milioi dira eta lau herrialdetan daude banatuta, Turkia, Siria, Iran eta Irak-en. Turkian bertan bizi dira kurdu gehienak ez zaie ezagutzen ez beren hizkuntza ez kultura. 1991ko urrian Turkiako gudarosteak Langileen Alderdi Kurduaren (PKK) baseak bonbardatu zituen Iraken iparraldean. Kurduen arabera, zeinbat herri ere bonbardatu zituzten. Urte horretako legebiltzarrerako hauteskundeetan, Soliman Demirel-en Bide Zuzeneko Alderdiak (DYP) irabazi zuen, botoen % 27 atera zuen eta Alderdi Sozialdemokratarekin elkartu behar izan zuen koalizioan. Higikunde fundamentalistek ezik, gainerako alderdi guztiek Europar Batasunean sartzea ezinbestekoa zela uste zuten, eta lehentasuna zen Turkiarentzat. [[Purple roof women´s shelter foundatio]]n emakumeen erakundeak hainbat ikerketa egin zituen 1991n emakumeen kontrako gizonezkoen gogorkeriari buruz. Emaitzen arabera, gizonezkoen % 45ek ondo ikusten zuen emakumeak zigortzea senarraren nahia betetzen ez zutenean; eta ikerketa horrek adierazten zuen lau emakume ezkongabetik batek eta hiru emakume ezkondutatik batek indarkeria jasaten zuela. Urte horretan bertan, Demirel Lehen ministroak bidaia bat egin zuen Turkia hego-ekialdeko kurduen lurraldeetara eta herri kurduaren nortasuna onartu zuen. 1992an [[PKK]]k adierazi zuen behin-behineko gerra gobernua osatuko zuela eta biltzar nazional bat antolatuko zuela [[Kurdistan]]en egoitzatzat hartzen den lurraldean, Turkia eta Irak hartzen dituen estatuan, hain zuzen. Baina egun gutxira, hainbat altxamendu izan zen hego-ekialdeko probintzietan eta borroka gogorrak izan ziren gerrillari kurduen eta gudarostearen artean. Gobernuak hitzarmen bat izenpetu zuen Siriarekin kurduen higikunde terroristei aurre egiteko. Baina [[Europako Kontseilua]]k eskatu zion Turkiari kurduen kontrako errepresioa gutxiagotzeko. Hala, Turkiak amnistia eman zien bost mila preso politikori eta baimena eman zuen kurduerazko bi egunkari kaleratzeko. 1993an Turgut Ozal presidentea hil zenean, Demirel Lehen ministro ohia hautatu zuten haren ondorengo, eta [[Tansu Ciller]] emakumea izendatu zuten Lehen ministro. PKK-k su-etena adierazi zuen, eta aipatu zuen prest zegoela Kurdistango estatu independentea osatzeko asmoa baztertzeko, baldin eta gobernuarekin negoziazioak hasten baziren. Baina gobernuak ez zion erantzun sendorik eman eta gerrari ekitea erabaki zuten gerrillari kurduek. Hainbat ekintza egin zituzten Europan, Alemanian batez ere. Gudarostearen erantzuna ere gogorra izan zen, eta ehunka kurduek beren herriak utzi behar izan zituzten; aldi berean, Irakeko Kurdistan bonbardatu zuten (1994). 1995eko hauteskundeetan alderdi islamistak gora egin zuen (PP) eta DYP-k koalizio gobernu bat osatu behar izan zuen islamistekin. 1996an [[Necmettin Erbakan]] [[islamista]] gobernu buru izendatu zuten. Baina 1997an gudarosteko talde batek frogak aurkeztu zituen: PP alderdiak erakunde islamiko legez kanpokoekin lotura estua zuela erakusten zuten froga haiek. Hala, Erbakan kargutik kentzea erabaki zuen presidenteak eta Gorte Konstituzionalak herrialdea gerra zibilaren arriskuan jartzeaz salatu zuen. [[Turkiako Giza Eskubideen Elkartea]]k azaldu zuen 1997an zehar 114 lagun hil zirela Turkian atxiloturik zeudela, 366k torturak salatu zituztela eta 66 pertsona desagertu zirela.
 
===2014===
[[Abuztuaren 5]]ean, Turkiako hauteskundeen atarian, beste 33 polizia atxilotu zituzten legez kanpoko entzuketak egin zituztelakoan. [[Uztail]]ean, 115 polizia atxilotu zituzten. Ustez [[Recep Tayyip Erdogan]] lehen ministroarenak ziren entzuketak zabaldu zituzten hedabideek<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201800/013/005/2014-08-06/33.htm «TURKIAN ATXILOTUTAKO POLIZIAK»], ''Berria'', 2014-08-06</ref>.
 
[[Abuztuaren 10]]an, Turkiak herritarren bozketa bidez aukeratu zuen, lehen aldiz, bere presidente berria. Gobernuko buruzagia, [[Recep Tayyip Erdogan]] islamiarra, zen kargua lortzeko faboritoa. Orokorrean, nazioarteko begiraleen onespena jaso zuten hauteskundeek; alabaina, zenbait gauza kritikatu zituzten, esaterako, antolakuntzan izandako arazoak eta behar zirenak baino 20 milioi boto-txartel gehiago egitea. Inkesta gehienek Erdoganen aldeko garaipena aurreikusi zuten, eta honek "Turkia berri bat" hitz eman zien jarraitzaileei. Erdoganen aurkari nagusia [[Ekmeleddin Ihsanoglu]] diplomazialari ohia izango zen, bera baitzen oposizioko bi alderdi nagusien (CHP laikoa eta MHP nazionalista) arteko akordioaren hautagaia. Turkiak azken urteetan izan zuen gorakada ekonomiko txikiak eta kontrolaezina zirudien [[inflazio]]aren kontrolak lehen ministroaren irudia hobetzea lortu zuen. Hori zela eta, Erdogan islamiarrak irabaziko zuela iragarri zuten inkesta gehienek, eta horien aurreikuspenak beteko balira, ez zen bigarren itzulirik beharko<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2469536/hauteskundeak-turkian-2014--erdogan-da-hautagai-faboritoa/ «Turkia presidentea aukeratzen ari da, lehenengoz, herritarren botoekin»], ''EiTB'', 2014-08-09</ref>.
 
Hauteskundeetan, [[Recep Tayyip Erdogan]] Turkiako lehen ministroak irabazi egin zuen Turkiako Presidentziarako hauteskundeen lehen itzulia. Bozken %56a lortu zuen Erdoganek, lehen emaitzen arabera. Bere aurkaririk zuzenenak, [[Ekmeleddin Ihsanoglu]]k, %35eko portzentaia lortu zuen, eta [[Selahattin Demirtas]]ek %8a. Hauteskundeetarako prestatutako eskolak bertako 14:00etan itxi zituzten, [[Euskal Herria]]n 16:00etan, eta partehartzea nahiko baxua izan zela nabarmendu zuten. Datu horrek, Erdoganen alde egiten zuen. 53 milioi [[turkiar]] zeuden bozkatzera deituak, baina, datu ofizialik ezean, partehartzea joan zen martxoko %89koa baino ahulagoa izan zen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2470634/hauteskundeak-turkia--erdogan-turkiako-hauteskundeen-irabazlea/b «Erdogan da Turkiako hauteskundeen irabazlea, lehen datuen arabera»], ''EiTB'', 2014-08-10</ref>.
 
[[Abuztuaren 11]]ean, inkestek aurreikusi bezala, [[Recep Tayyip Erdogan]]ek hartuko zuela Turkiako presidente kargua guztiz ziurtatu zen, hauteskundeetan botoen %51,8 lortu eta gero. [[Ekmeleddin Ihsanoglu]] [[CHP]] Herri Errepublikanoa]]ren eta [[MHP]] [[Mugimendu Nazionalista]]ren alderdien hautagaiak bozen %38,5 jaso zituen. [[Selahttin Demirtas]] [[HDP]] Herriaren Alderdi Demokratikokoak, berriz, %9,8 lortu zituen, eta hiru puntu igo zuen aurreko hauteskundeetako marka. Lehen aldiz, zuzeneko hauteskundeen bidez presidentea aukeratu zuten turkiarrek; orain arte, parlamentuari zegokion eginkizuna<ref>Bidatz Villanueva Etxague, [http://www.berria.eus/paperekoa/1794/012/001/2014-08-12/boterean_betikotzeko_lehen_pausoa_eman_du_erdoganek_turkian.htm «Boterean betikotzeko lehen pausoa eman du Erdoganek Turkian»], ''Berria'', 2014-08-12</ref>.
 
[[Abuztuaren 18]]an, [[PKK]]k Turkiako militar bat hil zuen tiroketa batean. [[Abuztuaren 19]]an, [[Lice]] herrian manifestarien aurka tiro egin zuten, eta gazte kurdu bat hil zuten. [[Abuztuaren 20]]ean, polizia egoitza bati eta jendarmeriaren beste bati eraso zieten gauean [[HPG]] Kurdistango Herri Defentsei lotutako ekintzaileek [[Karaz]] herrian, [[Diyarbakir]] probintzian, Turkiaren menpeko [[Kurdistan]]en. Halaber, segurtasun indarren etxebizitzen aurka egin zuten. Ez zuten inor hil edo zauritu erasoetan. Poliziek erasoei erantzun zieten, eta, ondoren, ekintzaileak aurkitzeko operazioa hasi zuten. [[Abuztuaren 21]]ean, [[Ahmet Davutoglu]] Turkiako Atzerri ministroak ordezkatuko zuen [[Recep Tayyip Erdogan]]. Horrela erabaki zuten AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko zuzendaritzaren bileran<ref>Adrian Garcia, [http://www.berria.eus/paperekoa/1859/012/002/2014-08-22/turkiako_bi_polizia_etxeren_aurka_su_egin_dute_ipar_kurdistanen.htm «Turkiako bi polizia etxeren aurka su egin dute Ipar Kurdistanen»], ''Berria'', 2014-08-22</ref>.
 
[[Abuztuaren 26]]an, Turkiaren mendeko [[Kurdistan]]en zentral termiko bat eraikitzen ari ziren hiru ingeniari txinatar bahitu zituen [[PKK]] gerrillak. Ondoren, zentralari morteroekin egin zioten eraso. [[Silopi]]n ugariak izaten ari ziren zentralaren kontrako protestak, ingurumenean eragingo zuen kalteagatik<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001824/013/003/2014-08-27/hiru_ingeniari_txinatar_bahitu_ditu_pkk_gerrillak.htm «Hiru ingeniari txinatar bahitu ditu PKK gerrillak»], ''Berria'', 2014-08-27</ref>.
 
[[Abuztuaren 27]]an, AKP Justizia eta Garapenaren Alderdiko biltzarrean ordungo Turkiako Defentsa ministro [[Ahmet Davutoglu]] izendatu zuten alderdiko buru. Horrela, [[Recep Tayyip Erdogan]] orain arteko AKPko buruak alderdia utzi zuen, egun horretan izendatu zuten presidente. Behin presidente izendatzean, Davutogluk lehen ministro izateko hautagaitza aurkeztuko zuen, eta Erdoganek gobernua eratzeko enkargua emango zion<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5101943/013/003/2014-08-28/ahmet_davutoglu_izendatu_dute_akpko_buru_erdoganek_alderdia_utzi_ostean.htm «Ahmet Davutoglu izendatu dute AKPko buru, Erdoganek alderdia utzi ostean»], ''Berria'', 2014-08-27</ref>.
 
[[Abuztuaren 28]]an, Erdogan Turkiako presidentea izendatu zuten. Estatu buru berriak orain arte Atzerriko Arazoetarako ministroa izan zen Ahmet Davutogluri emango zion Gobernu berria eratzeko ardura. Davutogluk Erdogan ordezkatuko zuen Gobernuaren lidergoan<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/mundua/osoa/2506244/turkiako-presidente-beria--erdogan-turkiako-presidentea-da/ «Erdogan Turkiako presidentea da dagoeneko»], ''EiTB'', 2014-08-28</ref>.
 
[[Irailaren 1]]ean, Turkiako presidente gisa egindako lehenbiziko bidaia [[Ipar Zipreko Turkiar Errepublika]]ra egin zuen [[Recep Tayyip Erdogan]]ek. Han, irlako bi aldeen arteko negoziazioen alde mintzatu zen, eta bi estatuko irtenbide bat adosteko eskatu zuen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5102004/019/004/2014-09-02/zipren_bi_estatu_sortzearen_alde_agertu_da_erdogan_lehenengo_bidaia_ofizialean.htm «Zipren bi estatu sortzearen alde agertu da Erdogan lehenengo bidaia ofizialean»], ''Berria'', 2014-09-02</ref>.
 
== Banaketa administratiboa ==