Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Beasain): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
[[Erretaula]] hau [[madril]]dar estiloko erretaulen eredu bikaina dugu. Nabarmentzeko moduko egikera arkitektonikoa du eta banaketa klasizista gainditzen duen ikusmolde orokorragoa darabil, erdiko kaleari protagonismoa emanez eta alboko kaleak bigarren mailan utziz. Lan honen autorea, Joan Ursularre Etxebarria, egile entzutetsua izan zen erretaula hau egin zen garaian, eta bera izan zen, gainera, madrildar ereduko erretaulak [[Gipuzkoa]]n zabaldu zituena.
 
<gallery mode=packed heights=200170>
Irudi:Beasain - Nuestra Señora de la Asuncion 01.jpg|Aurrealdea.
Irudi:Beasain - Nuestra Señora de la Asuncion 02.jpg|Eskailerak.
34. lerroa:
Irudi:Beasain - Nuestra Señora de la Asuncion 09.jpg|[[Eguzki erloju]]a.
Irudi:Beasain - Nuestra Señora de la Asuncion 06.jpg|Kanpai dorrea.
<gallery/>
 
[[1670]] eta [[1672]] bitartean egindako erretaula hau Joan Ursularre arkitekto maisuaren lana dugu. Sotabankua, zizeilua, hiru kaleko gorputz bakarra eta atiko erdizirkularra ditu. Erretaula zazpi [[margolan]]ez osatzen da, zazpiak ere zizeiluaren, gorputz bakarreko hiru kaleen eta erremateren artean banatuak. Sotabankuak eta zizeiluak oinarri handiak dituzte eta [[mentsula|mentsuloiak]] agertzen dira bankuan. Bi margolanak zizeilu horretako alboko kaleetan kokatuta daude. Erdiko kalean [[tabernakulu]]a ikus dezakegu, oin erdiratuko tenplutxo baten modura, angeluetan [[zutabe]]ak eta errematean [[kupula]] duela. Erretaularen gorputzari dagokionez, [[ordena konposatu]]ko hiru zutabe handien bidez banatzen dira kaleak, eta erdiko kalean margolan handi bat agertzen da, barroko estiloan egindako txarteltxoak eta tanbanilloa dituela. Alboko kaleak zatitu egiten dira margolanak hartzeko. Zutabeen gainean [[friso]]a apainduta duen [[taulamendu]]a bermatzen da eta atikoaren zatian Kalbarioaren margolan bat ageri da, alboetara dekorazio [[kiribil]]dua eta bolan amaitzen diren pinakuluak dituela, eta eskulturazko erremate konplexua gailurrean. Erretaulak [[urre orri|urreztadura]] du eta garaiko ereduei jarraikiz egindako [[polikromia]]zko apaingarriez jantzita dago.