Kataluniaren independentziarako 2014ko kontsulta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
126. lerroa:
 
[[Irailaren 22]]an, [[Bartzelona]]ko Udalak eta Kataluniako beste 600 udalek azaroaren 9ko kontsultari babesa emateko mozioak onartu zituzten edo onartuko zituzten, Kataluniako Udalerrien Elkarteak eta Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteak jakitera eman zutenez. CiUk, ICV-EuiAk eta Unitat per Barcelonak (ERC-DCat) aldeko botoa eman zuten Bartzelonako Udalean<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2569850/kataluniako-kontsulta--mozioak-bartzelonan-eta-beste-600-udaletan/ «Kontsultaren aldeko mozioak Bartzelonan eta beste 600 udaletan»], ''EiTB'', 2014-09-22</ref>.
 
[[Irailaren 23]]an, Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaleak ziurtatu zuenez, [[Artur Mas]]ek ez zuen aurreikusi hauteskundeak aurreratzea eta baieztatu egin zuen kontsulta [[azaroaren 9]]an egingo zela. Homesek kontsultaren deialdiaren inguruan "kalkulorik" ez egitea eskatu zuen eta, azpimarratu zuenez, Kataluniako Gobernuaren asmo bakarra gauzak ondo egitea zen<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/politika/osoa/2573114/masek-ez-ditu-hauteskundeak-aurreratuko-eta-kontsulta-a9an-egingo-da/ «Masek ez ditu hauteskundeak aurreratuko eta kontsulta A9an egingo da»], ''EiTB'', 2014-09-23</ref>.
 
==Erreakzioak==