Martiri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
tNo edit summary
4. lerroa:
Historian zehar martiri asko izan dira, bai kristauak eta baita munduko gainerako erlijio nagusietakoak ere. Martiri kristauak kristau aroko lehen urteetan izan ziren gehienbat; lehenengoak [[San Eztebe]] eta [[Joan (apostolua)|San Joan]] izan ziren. Apostolu martiri nagusiak [[San Petri]] eta [[San Paulo]] izan ziren. Kristauek lehenengo bi mendeetan jasandako esetsaldietan ez ziren martiri asko izan, baina oso aintzat hartuak dira.
 
[[Islam]]eko martiriak, ''[[shahid]]ak,'' [[Hadith]] literaturan aipatzen dira lehenengoz (Koranean[[Koran]]ean ez dira aipatzen). Bi motatako shahidak bereizten dira: ''[[jihad]]''etan edo gerra santuetan hildakoak, eta islamdar izateagatik eta bestelako errurik gabe hildakoak. Islameko martiri ezagunena [[Husayn ibn Ali]] da.
 
[[Budismo]]ak ez du martiririk, kristau, judu edo islamdar erlijioek dituzten zentzuan, baina ''[[Jataka]]'' lana, [[Buda]]ren eta bere jarraitzaileen bizitzaren kontakizuna agertzen duena, budismoaren martiri zerrendatzat hartzen da.