«Oier Mendizabal»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t
'''Oier Mendizabal Huitzi''', [[pilota]] arloan '''Mendizabal II.a''' deituraz ezaguna ([[Añorga]], [[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1983]]ko [[maiatzaren 21]]a) [[esku huskako pilotari]] profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, [[Asegarce]] enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,82 metro luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Estreinako partida [[2005]]eko [[ekainaren 18]]an jokatu zuen, [[Zarauz]]ko [[Aritzbatalde pilotalekua]]n. 2014ko ekainean erretiratu zen, enpresak ez baitzion kontratua berritu.<ref>{{es}} [http://www.deia.com/2014/06/21/deportes/pelota/el-donostiarra-oier-mendizabal-no-renueva-con-asegarce «El donostiarra Oier Mendizabal no renueva con Asegarce»], ''Deia'', 2014-06-21.</ref>
 
Amateurretan zaildutako atzelaria, bi eskuekin ona eta segurua, estelarrak jokatuz hasi zen profesionaletan debutatu zuen urtetik bertatik.<ref>Imanol MAGRO: [http://paperekoa.berria.eus/papera_inprimatu.php?htmla=BERRIA&urtea=y2005&hilabetea=m09&eguna=d20050908&orria=p00034003 «Gazteak dira, eta zer?»], ''Berria'', 2005-09-08.</ref> Joko mailarik eta lorpenik nabarmenenak 2008an eta 2009an izan zituen; urte horietan, [[Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia]]n txapeldun eta txapeldunorde izan zen, hurrenez hurren, [[Olaizola II.a]] aurrelaria lagun zuela. Geroztik askoz maila apalagoan jokatuaritu zuenzen, eta estelarrak jokatzeari utzi zion.
 
== Kirol lorpenak ==