Ozeano Atlantikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Atlantic_Ocean.png|right|200px|thumb|Ozeano Atlantikoa]]
[[Fitxategi:122 - On the Bottom of the Atlantic Ocean.JPG|right|200px|thumb]]
'''Ozeano Atlantikoa''' [[Amerika]] (mendebaldean) eta [[Europa]] eta [[Afrika]] (ekialdean) bereizten ditu. [[Ekuatore]]ak erdibitzen du, bi zati hauek eratzeko: Ipar Atlantikoa eta Hego Atlantikoa.
 
== Geografia ==
14.000 km luze eta 100.000.0 (munduko bigarrena [[Ozeano Barea]]ren ondotik). Muga hauexek ditu: Artiko Ozeanoa, iparraldean; Antartiko Ozeanoa, hegoaldean. Itsaso garrantzitsuak ageri dira haren ondoan, luzakin gisa: [[Ipar Itsasoa]], [[Itsaso Baltiko]]a, Mediterraneoa, [[Karibe Itsasoa]].
 
Ozeano Atlantikoak «S« luze eta zabal baten itxura du, antzina elkarturik zeuden [[Amerika]] eta [[Afrika]] bereizi ondoren k uraren gainetik ageri dira uharteak osatuz (Azore Uharteak, [[Tristan da Cunha]], Asuncion, [[Santa Elena]],…). Beste uharte batzuk kontinenteko plataformetatik bereizitako guneak dira: Britainiar Uharteak (Ingalaterra, Gales, Eskozia, Irlanda), Antillak, Kanariar Uharteak. Atlantiko aldera doazen ur lasterren artean, oso ibai handiak ageri dira, Afrikan eta Ameriket Kongo, Gabon, Niger eta Europakoak (txikiagoak eskuarki).
 
Uraren gazitasuna %35etik beherakoa da. Sakonera, 3.000 m batez beste, 8.000 m-ra iristen da [[Puerto Rico]]ko sakanan. Ozeano Atlantikoan era askotako mugimenduak sortzen dira: itsasaldi bizienak badia eta itsasertzetan gertatzen dira. Urte osoan zehar egon ohi diren goi-presioek etengabeko haize boladak eragiten dituzte: alisioak. Ur laster hotzei ([[Binguela]], Kanariar Uharteak, Labrador, [[Groenlandia]]) eta beroei ([[Brasil]], [[Ekuador]], Gineako kontrakorrontea eta, batez ere, [[Gulf Stream]]) esker, latitude berean dauden ekialdeko eta mendebaldeko itsasertzetako lurraldeetan oso klima desberdina da.
 
[[Arrain]] kopuru handiko ura da: Ipar Itsasoa, [[Ternua]]-Kanada eta Afrika ipar-mendebaldea, nahiz hego-mendebaldeetakoak izan emankorrenak. Itsas nahiz airebide ugarik zeharkatzen dituzte ozeanoko bazter guztiak, Ipar Atlantikoan batez ere: iparraldeko bi aldeetan sortu dira munduko porturik garrantzitsuenak ([[Rotterdam]], [[New York]], Londres, Anberes, etab.).
 
=== Itsasoak ===
* [[Kantauri]]
* [[Karibe itsasoa|Karibe]]
* [[Mediterraneoa]]
* [[Itsaso Beltza]]
 
=== Uharteak ===
==== Iparraldekoak ====
* [[Azoreak]]
* [[Britainiar uharteak]]
* [[Faroe uharteak]]
* [[Groenlandia]]
* [[Islandia]]
* [[Kanariar uharteak]]
* [[Madeira]]
* [[Ternua]]
 
==== Hegoaldekoak ====
* [[Cabo Verde]]
* [[Hego Atlantikoko Uharteak]]
* [[Falkland uharteak]]
* [[Sao Tome eta Principe]]
 
==Historia==
[[Bikingo]]ek ezagutzen bazuten ere, [[XVI. mendea]]ren hasiera arte, Ozeano Atlantikoa ez zen behar bezala esploratzen hasi. Kolonen aurkikundearen ondoren (1492), Ameriketara joateari ekin zioten espainiarrek eta portugaldarrek, Atlantikoaren bazter berriak arakatuz.
 
Ameriketako konkistan, espainiarren banderapean, parte hartu zuten hego [[euskaldun]]ek eta lehen ekintza horietatik kanpo geratu ziren ipar euskaldunek {{erref behar}} Ipar Atlantikoko urak jorratuak bide zituzten Kolonen aurkikundearen aurretik [[Ternua]] eta [[Labrador]]ren bidean (dena den, alde hartako egiazko arrantza industria XVI. mendearen hasieratik aurrera garatu zuten euskaldunek).
 
Aurkikunde garaietatik aurrera, mendeetan luzatu ziren emigrazio oldeak txandakatu ziren etenik gabe Europatik Ameriketara, itsasoa zeharkatuz. [[XX. mendea]]ren lehen hamarkadetan egin ziren Atlantikoa airez zeharkatzeko lehen saioak.
 
==Erreferentziak==
{{ lur | data=2014/08/28}}
{{erreferentzia zerrenda}}
 
{{Ozeano aurkibidea}}
 
{{commonskat}}
 
[[Kategoria:Ozeano Atlantikoa]]
 
{{NA lotura|ur}}