Enpedokles (sumendia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
7. lerroa:
 
===XIX. mendea===
Irlatxo berria [[uztailaren 12]]an ikusi zuten lehenengoz. Abuztuaren 2an, [[laba]]ri hozteko denborarik ia eman gabe, [[Humphrey Fleming]] Senhouse kapitain ingelesa [[Malta]]tik abiatu zen, lur zati berria konkistatzeko. ''Graham Island'' izena jarri zion irlari eta britainiar bandera ipini zuen [[sumendi]]ak botatako material gogortuan. Abuztuaren 17an Bi Sizilietako errege [[Fernando II.a]]ren ontzi bat iritsi zen uharte koxkorrera. Senhousek jarritako bandera kendu eta Bi Sizilietako erresumako armarri korapilatsua utzi zuten haren ordez. Izena ere aldatu zioten; '''[[Ferdinandea]]' ipini zioten monarkaren omenez<ref name=aa></ref>.
 
Hurbiltasun geografikoa kontuan hartuta behintzat, logikoa zirudien uhartea siziliarren eskutan uzteak, baina denek ez zuten berdin pentsatzen. Irailaren 29an [[frantziar]] espedizio zientifiko batek bere bandera ipini zuen eta hirugarren izena eman zion lur zatiari : ''Île Julia''<ref name=aa></ref>.
14. lerroa:
 
===XX. mendea===
Orduz geroztik Enpedoklesen beste erupziorik izan ez den arren, oraingoz behintzat [[AEB]]etako armadak izan du azken hitza aferan, ohitura duen legez. 1986an AEBetako aireko indarrek [[Libia]] bonbardatu zuten ''El Dorado Canyon'' operazioan. Libiarako bidean, bonba hegazkinek itzal susmagarria detektatu zuten itsasoan, eta etsaien itsaspekoa zelakoan, bonbardatu egin zuten. Airetik ikusten zena Graham, Ferdinandea eta Julia izandakoaren arrastoa besterik ez zen<ref name=aa></ref>.
 
==Erreferentziak==