Apartheid: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
atalapasuka
1. lerroa:
[[Fitxategi:DurbanSign1989.jpg|thumb|right|300px|Durban hondartzako ([[Hegoafrika]]) apartheid seinalea [[ingeles]]ez, [[afrikaans]]ez eta [[zulu]]z, hondartza zurieentzako bakarrik dela ohartaraziz]]
'''Apartheid''' hitzak "arrazazko bereizketa" esan nahi du [[afrikaans]]ez. Gutxiengoan zeuden [[kaukasoar|zurien]] gobernuek [[Hegoafrika]]n aplikatu zuten erregimen sozio-politikoaz aritzeko erabiltzen da batik bat. Garai luze haretan ([[1948]]-[[1990]]), gehiengo [[negroide|beltzak]] pairatu behar izan zuen giza eskubideen murrizte larri hura.
 
== Aurrekariak ==
* [[1917]]an [[Jan Smuts]]-ek, 1919an Hegoafrikako Lehen Ministro izan zenak, "apartheid" hitza erabili zuen lehenengo aldiz hitzaldi batean.
 
* [[1948]]an Fagans Komisioa deiturikoak ikertu zituen bereizketaren zantzuak, ordurako hasiak zirenak, Jan Smuts jaunaren jendarteko ospea gutxitzen ari zela aprobetxatuz.
 
== Kronologia ==
* [[1948]]an [[Daniel François Malan]] hautagaiak hauteskundeak irabazi zituen. Berehala hasi ziren eratzen "apartheid"-aren sistema.
* [[1949]]an, ''"The Prohibition of Mixed Marriages Act"'' ezkontza mistoak debekatzen zituen legea onartu zuten; Urte berean, [[African National Congress]] (ANC) alderdia protestak eta grebak antolatzen hasi zen.
* [[1950]]an ''"Group Areas Act"'' legeak zurien esku utzi zituen hiriko gunerik hoberenak, eta beltzak kanpoaldeko guneetara ("township") bidali zituzten. [[Soweto]] (''"South Western Township"'') da gune horietako adibiderik ezagunena, [[Johannesburg]]-en; ''"The Immorality Act"'' legeak kriminalizatzen zituen zurien eta beltzen arteko sexu-harremanak; ''"The Population Registration Act"'' dekretuak hiritarrak lau multzotan sailkatzen zituen: zuriak, indiarrak, beltzak eta koloredunak; "[[komunista]]" izateko susmagarria zen alderdi oro debekatzen zuen ''"The Suppression of Communism Act"'' legeak.
* [[1953]]an ''"The Reservation of Separate Amenities Act"'' legeak galarazi zuen arraza ezberdineko jendeak leku publiko bera erabiltzea (iturriak, komunak etab.); ''"The Bantu Education Act"'' dekretua jende beltzaren hezkuntza maila murrizteko diseinatu zuten.
* [[1956]]an ''"The Mines and Work Act"'' legeak lan arloan arrazaren araberako bereizketa ahalbidetzen zuen.
* [[1958]]an ''"The Promotion of Black Self-Government Act"'' dekretuaren bidez, beltzentzako eremu independenteak ("homelands") sortzen hasi ziren. Haatik, Hegoafrikako Gobernuak eragin handia zeukan lurralde horietan.
* [[1960]]an, '''Sharpville-ko Sarraskia'''n poliziak 69 manifestari beltz hil zituen.
* [[1964]]an [[Nelson Mandela]] mugarik gabeko kartzelaldian jarri zuten, beste ekintzaile batzuekin batera.
* [[1966]]an [[Hendrik Verwoerd|Hendrik F. Verwoerd]] presidente zuria hil zuten.
[[Fitxategi:ApartheidSignEnglishAfrikaans.jpg|thumb|right|300px|''Zuriek erabiltzeko'']]
* [[1971]]an ''"Black Homeland Citizenship Act"'' legearen arabera, "homelands"-etan bizi zirenek ez zuten aurrerantzean Hegoafrikako hiritartasuna izanen eta, horrela, are eskubide gehiago galdu zituzten.
* [[1973]]an [[NBE|Nazio Batuen Erakundearen]] Biltzar Orokorrak ''"Apartheid krimena zigortzeko eta ezabatzeko nazioarteko akordioa"'' erdietsi zuen.
* [[1974]]an ''"The Afrikaans Medium Decree"'' dekretuak afrikaansak eta ingelesak eskoletan izan behar zuten estatusa arautu zuen, erdia eta erdia emanez, Lehenengo Hezkuntzako azken urtetik aurrera.
* [[1976]]an '''istilu larriak''' gertatu ziren Soweton, ia 600 ikasle hil baitzuen poliziak.
* [[1977]]an [[Steve Biko]] ikasleen buruzagia eta ekintzailea hil zen, poliziak atxilotu eta torturatu ondoren.
* [[1978]]an (eta [[1983]]an) NBEak ''"World Conference Against Racism"'' egin zuen, arrazismoaren aurkako munduko biltzarra.
* 1985-88: [[Pieter Willem Botha|Pieter Botharen]] agindu zorigaiztokoan herrialdeak garairik bortitzena nozitu zuen. [[1984]]an [[Desmond Tutu]] apezpikuari Bakearen [[Nobel Sari]]a eman zioten, egoeraren aurka egindako lanagatik. [[1985]]an salbuespen-egoera ezarri zuten eta, horren ondorioz, milaka herritar preso hartu eta torturatu zituzten.
* [[1990]]an [[Frederik de Klerk]] presidente izan zen. Herrialdeak nazioarteko presio handiak jaso ondoren, erreformak egiteari ekin zion. Urte bereko [[otsailaren 11]]n, espetxean 27 urte igaro eta gero, Nelson Mandela kalera atera zen. Bestalde, [[Namibia]]k independentzia eskuratu zuen Hegoafrikatik.
* [[1994]]an [[Nelson Mandela]]k erraz irabazi zituen hauteskundeak eta Hegoafrikako presidente bihurtu zen.
 
== Zineman ==
* ''"[[Cry Freedom]]"'' ([[1987]]).
* ''"[[The Power of One]]"'' ([[1992]]).
* ''"[[Bopha!]]"'' ([[1993]]).
* ''"[[Invictus]]"'' ([[2009]]).
 
== Ikus, gainera ==
* [[Arrazismo]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
 
* {{en}}[http://www.apartheidmuseum.org/ Apartheid Museum (Johannesburg)]
* {{en}}[http://www.justice.gov.za/trc/report/index.htm "The Truth and Reconciliation Commission"]
 
[[Kategoria:Apartheid]]
 
{{NA lotura|fi}}
{{NA lotura|he}}
{{NA lotura|pt}}