Andrei Rubliov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
18. lerroa:
Informazio gutxi dago Rublioven bizitzaren gainean. [[1405]]ean, [[Vasili I.a Moskukoa|Vasili I.aren]] aginduz, [[Moskuko Kremlina|Moskuko Kremlingo]] Deikunde katedraleko freskoak margotu zituen, [[Theophanes Grekoa]] eta [[Prokhor Gorodetsekoa]]rekin batera. [[1408]]an, [[Daniil Txiorny]] eta biek [[Vladimir]]ko Jasokunde katedralean lan egin zuten; [[ikonostasi]]ko ikonoak margotu eta paretak apaindu zituzten. [[Zvenigorod]]eko Jasokunde katedralean ere, ikonostasia eta paretetako freskoak margotu zituen<ref name=ruso>[http://rusopedia.rt.com/personalidades/personalidades_de_cultura/issue_301.html Andréi Rubliov] Rusopedia.rt.com</ref>.
 
Rublioven bizitza bi monasteriori loturik dago. [[Sergiev Posad]]eko Hirutasun Santuaren monasterioan hartu zituen lekaide ordenak. Geroago, monasterio honetara itzuli zen, Hirutasun Santuaren katedraleko ikonoak eta freskoak margotzera. Bertako ikonostasian egin zuen bere lanik ospetsuena: ''Hirutasun Santuaren ikonoa''. Azken urteak [[Mosku]]ko Andronikov monasterioan igaro zituen, lekaide bizitza eginez. Bertan Kristo Salbatzaile katedrala apaindu zuen<ref name=ruso></ref>.
 
Rubliovek, bizantziar tradiziotik urrundurik, adierazkortasun eta espiritualtasun handiko lanak egin zituen. Asko eragin zuen handik aurrerako ikonogintzan<ref>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/r/rubliov.htm Andréi Rubliov] Biografiasyvidas.com</ref>.
39. lerroa:
 
{{bizialdia|XIV. mendeko|XV. mendeko|Rubliov, Andrei}}
 
[[Kategoria:Errusiako margolariak]]
[[Kategoria:Eliza ortodoxoko santuak]]