Kongoko Estatu Burujabea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
45. lerroa:
 
Kalkulu zehatzak egitea ezinezkoa den arren, 1885-1908 urteetan Kongoko biztanleria 10 bat milioi pertsonatan murriztu zela jotzen da; hilketak, gosea, akidura, eritasunak eta jaiotza tasaren beheraldia dira horren arrazoi nagusiak. Beste historialari batzuek 13 milioi hildako izan zirela uste dute. 23 urteko garai lazgarri hartan, Leopoldo II.ak gaitzeko aberastasuna bereganatu zuen, boli eta kautxuaren neurrigabeko ustiatzearen bitartez<ref name=pavla></ref>.
 
== Lepoldo II.aren dominio koloniala Kongon ==
 
Kolonializazioaren lehen aldi horren ezaugarriak ezjakintasuna, itsutasuna, asmo txarrak eta arraza zuriaren nagusitasunaren ustea dira. Horretan oinarrituz, Leopoldo II.a erregeak eta bere agenteek, "aurrerapena"ren beharrak aitzakiatzat hartuta, sistematikoki erabili zuten afrikarren aurkako inposizioa eta indarkeria.
 
(...) Afrikarrek, estatuaren eta konpainien agenteak boliz eta kautxuz hornitzeaz gain, betebehar ugari zituzten: bortxazko lanak, zamaketari-lanak, zerbitzu pertsonalak, elikagaiak eman beharra, eta zergak eta tasak ordaindu beharra. Betebehar horiek errespetatu ezean, berehala etortzen zen tokiko administrazioaren edo fabrikaren baten erantzuna. Konunikabide modernorik ez zegoela-eta, garraioarako zamaketariak erabiltzea legez onartu zen 1892n, eta kolonia osoan urte askoan iraun zuen, Leopoldville (gaur egun Kinshasa) et Matadi lotzen zuen trenbidea eraiki ondoren ere bai.
 
Lurraldeen kolonializazioa justifikatzeko esklabotza amaiarazi behar zela argudiatu bazuten ere, kolonizatzaileak esklabotza-sistema horren oinordeko izan ziren. Hain zuzen, bortzazko lana legez onartu zen 1892an, errepideak eta lehenengo ekipamenduak eraikitzeko eta mantentzeko, basoak botatzeko, eta zamaketariak garraiobidetzat erabiltzeko. (...).
 
Zuzeneko lekukotasun guztien arabera -bereziki misiolari protestante eta ez-belgikarrenak- afrikarrek ez zuten kolonizatzaileen mende geratu nahi (...).
 
Hori dela-eta kolonitzaileek nerurri hertsatzaile izugarriak hartu behar izan zituzten, ez soilik derrigorrezko lanak betearazteko baita matxinadei aurrea hartzeko eta erreprimitzeko ere (...).
 
 
Mark Ferro (zuzentuta)
"Kolonialismoaren liburu beltza. XVI. mendetik XXI. mendera: sarraskitzetik damutzera", 2005.
 
== Erreferentziak ==