Alexander (filma): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
'''Alexander''' ([[euskara]]z ''Alexandro'') [[2004]]ko [[Oliver Stone]] estatubatuar [[zinema zuzendari]]aren [[historia]] filma bat da. [[Alexandro Handia]] [[mazedonia]]r errege eta konkistatzaile ospetsuaren bizian oinarritua dago. Bertan, [[Colin Farrell]], [[Angelina Jolie]], [[Val Kilmer]], [[Jared Leto]], [[Rosario Dawson]], [[Anthony Hopkins]] eta [[Christopher Plummer]] aktoreek antzeztu zuten.
 
== Argumentua ==
[[Antzinaroa]], [[Antzinako Grezia]]. [[Alexandro Handia]] ([[Colin Farrell]]), [[Mazedonia]]ko erregea, bere erregealdia hogei urterekin hasi zuen. [[Antzinako Grezia|Grezia]] osoa bereganatu eta ondoren [[Persiar Inperioa|Persiar Inperio]] erraldoia konkistatzeari ekin zion, gero [[India]]ra aurreratuz. Inoiz gudurik galdu ez zuen estratega bikaina izan zen, ameslaria, bere patuak eta balentriek [[Historia]]n arrasto sakona laga zuten. 33 urte besterik ez zituela hil zen, historian aurretik inoiz parekorik izan ez zuen inperioa sortuz. Bere bizitzan eragin handiena izan zuten pertsonaiak honako hauek izan ziren: bere aita [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Filipo]] ([[Val Kilmer]]); [[Olimpia Epirorokoa|Olimpia]] ama ([[Angelina Jolie]]); [[Aristoteles]] tutorea eta irakaslea ([[Christopher Plummer]]); [[Hefestion]], adiskidemina ([[Jared Leto]]); [[Roxana]], emakume handinahia ([[Rosario Dawson]]); eta azkenik, [[Ptolomeo]] ([[Anthony Hopkins]]), konfiantzazko lagun eta armakide leiala.
 
== Aktoreak ==
* '''[[Colin Farrell]]''' - ''[[Alexandro Handia]]''
* '''[[Angelina Jolie]]''' - ''[[Olimpia Epirorokoa|Olimpia]]''
* '''[[Jared Leto]]''' - ''[[Hefestion]]''
* '''[[Rosario Dawson]]''' - ''[[Roxana]]''
* '''[[Christopher Plummer]]''' - ''[[Aristoteles]]''
* '''[[Val Kilmer]]''' - ''[[Filipo II.a Mazedoniakoa]]''
* '''[[Anthony Hopkins]]''' - ''[[Ptolomeo]]''
* '''[[Jonathan Rhys-Meyers]]''' - ''[[Kasandro]]''
* '''[[Connor Paolo]]''' - ''[[Alexandro Handia|Alexandro]] mutikoa''
* '''[[Francisco Bosch]]''' - ''[[Bagoas (Alexandroren gortesaua)|Bagoas]]''
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.imdb.com/title/tt0346491/ ''Alexander'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}