«Alberto Pérez (musikaria)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
=== 1984-1996 “Si yo fuera presidente” - TVE. Alberto Pérez Orkestra ===
[[1984]]an, TVEko “Si yo fuera presidente” programara gonbidatu zuten, bertan parte har zezan; saio hartarako, pertsonaia bat sortu zuen, 40 eta 50eko hamarkadetako crooners eta abeslariengan inspiratua. Horretaz baliatuta, 100 bat abesti ospetsu interpretatu zituen, haietako asko ordurako ahaztuak zeudenak. Alberto Pérez Orkestra ere sortu zuen, eta 12 urtez zuzendu zuen. Garai hartakoa du "Amar y vivir" diskoa.<ref name=BASINFA></ref>
 
=== 1989 “Corazón loco” - Radio 3 ===
[[1989]]an, [[Radio 3]]ek egindako proposamena onartu zuen: musika afrokubatarraren historia eta garapenaren gaineko programa bat zuzentzea eta aurkeztea. Horrela sortu zen, Alberto Pérezen gidaritzapean, “Corazón loco” saioa; entzuleekin ere egiten zuen berba, betiere gitarra eskuan zuela. Zoritxarrez, [[Radio 3]] irratiaren itxierak (arrazoiak ez dira inoiz behar bezala azaldu) programaren amaiera ere ekarri zuen.<ref name=BASINFA></ref>
 
=== 1990-1999 “Sobre la pista” eta “Tiempo de baile”: Chicho Sánchez Ferlosiorekin elkarlanean ===
 
=== 1994-1995 Ahotsa eta bibrafonoa: Alberto Pérez eta Alberto Vergara ===
Bi artistok 1994an egin zuten topo, Alberto Pérez Marokon zehar bira bat egiten ari zela. Boleroaren historia oinarritzat hartuta, baina soil-soilik ahotsa eta bibrafonoa erabilita, abesti-sorta bat moldatu eta interpretatu zuten. Elkarlanak bi urte inguru iraun zuen, [[Alberto Vergara]] bibrafonista Venezuelara itzuli zen arte.<ref name=BASINFA></ref>
 
=== 1995 Kantautoreen zirkuiturako itzulera. Gitarra jotzeko teknika berria. ===
 
=== 1997-2000 “Avizor Records” eta Carmen Martín Gaite ===
Olerkari zein musikari berriak ezagutzera emate aldera, Alberto Pérezek eta [[Carmen Martín Gaite]] idazleak “Avizor Records” zigilu diskografikoa sortu zuten, [[1997]]an. Proiektua biek egindako errezitaldien bidez bakarrik finantzatu zen. Idazlea hil zenean ([[2000]]), zigiluaren jarduera bertan behera geratu zen.<ref name=BASINFA></ref>
 
=== 2005 “Alberto Pérez y su Orquesta Volátil” ===
 
== Irratia. Ikastaroak eta hitzaldiak. Aktore-lana. ==
Alberto Pérezek hainbat irratsaio nahiz irrati-sail zuzendu eta aurkeztu izan ditu; besteak beste, “Corazón loco” ([[RNE]], [[1989]]-[[1990|90]]) eta “A vivir, que son dos días” ([[SER]], [[1994]]-[[1995|95]]). Hizlari-lanetan ere aritua da, unibertsitateek zein beste erakunde akademiko batzuek deituta, nagusiki boleroaren eta Amerikako musikaren inguruan aritzeko. Parte hartu izan du, halaber, erritmoak eta generoak identifikatzeko profesionalentzako ikastaroetan. Zine-kolaborazioen artean, berriz, sonatuenetako bat “El viaje a ninguna parte” filmekoa dugu, [[Fernando Fernán Gómez]]ek [[1986]]an zuzendua.<ref name=BASINFA></ref>
 
== Diskografia ==
* “Tiempo de baile”, [[Avizor Records]], 1997
 
== Kanpo-loturak ==
 
* [http://vimeo.com/user24771175 Vimeo ]kanala, videoa