Lasse Hallström: berrikuspenen arteko aldeak

suediar zinemagilea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Uterga (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
(Ez dago alderik)

20:30, 6 apirila 2006ko berrikusketa

Lars Sven (Lasse) Hallström (1946ko ekainaren 2) Suediako film zuzendaria da. Karin Lyberg (1907-2000) idazlearen semea da.

Hallström-ek bideoklipak egiten (batez ere ABBA taldearentzat) eman zituen lehen urratsak zinemagintzan. Izan ere ABBAko bideo gehien-gehienak Hallström-ek berak filmatu zituen. Berrikuntza tekniko asko erabili zituen, eta, ondorioz, bideoklipak oso aurrerakoiak izan ziren. Ondoren, zineman aritu da. Hasieran Suedian bertan, baina Mitt liv som hund filmatuz geroztik, Amerikako Estatu Batuetan jarduten du.

Filmografia

  • 1975 - En Kille och en tjej
  • 1977 - ABBA: The Movie
  • 1979 - Jag är med barn
  • 1981 - Tuppen
  • 1981 - Gyllene Tider - Parkliv
  • 1983 - Två killar och en tjej
  • 1985 - Mitt liv som hund
  • 1991 - Once Around
  • 1993 - What's Eating Gilbert Grape
  • 1995 - Something to Talk About
  • 1999 - The Cider House Rules
  • 2000 - Chocolat
  • 2001 - The Shipping News
  • 2005 - An Unfinished Life
  • 2005 - Casanova