Eguzki-energia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Aaron wikilariaren aldaketak ezabatuz, TheklanBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
aldaketa txikiak
1. lerroa:
'''Eguzki-energia''' [[eguzkia|eguzkitik]] Lurrera [[erradiazio elektromagnetiko]] itxuran iristen den [[energia]] mota da. Eguzkia energi iturri agortezina eta [[energia berriztagarri|berriztagarria]] da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen da batez ere.
 
Eguzkiaren erradiazioaren indarra latitudea, eguraldia eta eguneko orduaren arabera aldatzen da, eta baldintza egokiak ematen badira 1.000 [[watt|W]]/m² ingurukoa da.
 
Eguzki energiaren irradiazio [[bero]] eta argiari, onura atera izan dio gizakiak antzinako garaietatik, etengabe garatu diren teknologia ezberdinak baliatuz.
 
Eguzki irradiazioa, eguzki energiaren eraginez sortutako bigarren mailako energia iturriekin batera; [[energia eoliko|eolikoa]], [[olatu]] energia, energia hidroelektrikoa eta [[biomasa]], lurrean eskuragarri dauden [[energia berriztagarriak Euskal Herrian|energia berriztagarrien]] zatirik handiena da. Hala ere, eguzki energia baliagarriaren zati txiki bat besterik ez da erabiltzen.
 
Eguzkiak eragindako energia generazioak motore termiko eta fotovoltaikoetan datza. Giza sormenak mugatzen du batez ere eguzki energiaren erabilpena. Hona hemen bere erabilpenen lista luzeko adibide batzuk: eguzki-arkitektura bidezko berotze eta hozte sistemak, ur edangarria distilazioz eta [[desinfekzio]]z eskuratzea, argi naturala, ura berotzea, eguzki-sukaldea eta [[industria|industri]] erabilpenerako berotze prozesuak eragitea izan daitezke.
 
Eguzki-teknologien sailkapenean, eguzki energia jasotzeko, bihurtzeko eta banatzeko duten moduaren arabera sistema aktibo edo pasiboak bereizten dira. Sistema aktiboek, eguzki energiari onura ateratzeko panel fotovoltaikoen eta eguzki kolektore termikoen beharra dute, hau da, beste jatorria duen energia gastu bat dute. Sistema pasiboek aldiz, ez dute kanpo energiarik erabiltzen. Eguzkira bideratutako [[eraikuntza]]k, masa termiko egokiko edo argia barreiatzen duten materialen hautaketa edo aireak bakarrik zirkulatzen duen inguruneen diseinua lirateke adibide batzuk.
 
== Energia ==