James Hutton: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa:
James Hutton Edinburgon jaio zen [[1726]]ko ekainaren 14an, hiriko diruzain eta komertzianteen bost semeetako bat izan zen. Bere aita oraindik gaztea zela hil zen.<ref name="Gribbin192">{{erreferentzia|egilea=Gribbin|urtea=2005|orrialdeak=192-193}}</ref> Huttonen ama zen Sarah Balfourrek bigarren hezkuntza egitera eraman zuen [[High School of Edinburgh]]en, eta bertan interesa handia izan zen matematika eta kimika alorretan.<ref name="Gribbin192"/>
 
=== Unibertsitate ikasketak ===
14 urte zituela [[Edinburgoko Unibertsitatea]]n hasi zen, "humanitate ikasle" gisa,<ref name="Gribbin192"/> [[Arte klasikoa]], [[latin]]a eta [[greziera]] ikasten. 17 urterekin abokatu baten bulegoan hasi zen lanean, baina kimika ariketak gustorago egiten zituen zuzenbideko praktikak baino, eta 18 urte zituela mediku baten laguntzaile bilakatu zen. Garai horretan Edinburgoko Unibertsitateko medikuntza klaseetara joaten hasi zen, eta [[1744]] eta [[1747]] artean karrera hori bukatu zuen. Ohikoa zen gisa [[Parisko Unibertsitatea]]n egin zuen espezializazioa eta 1749an [[Medikuntzan Doktore]] izendatu zuten [[Leiden]]en,<ref name="Gribbin192"/> [[zirkulazio-aparatua]]ren inguruko [[doktoretza tesi]] batekin.<ref name=bio2>{{erreferentzia|url=http://www.james-hutton.org.uk/One/Biography/02.htm |izenburua=Early Years |editorea=James Hutton.org |hizkuntza=ingelera}}</ref><ref name="Playf">{{erreferentzia|egilea=Playfair|urtea=1805|orrialdea=41}}</ref>
 
1747 inguruan, seme bat izan zen Edington abizeneko emakume batekin. Emakume horrekin ez zen ezkondu eta semeari James Hutton Smeaton izena jarri zioten. Diruz lagundu bazuen ere, ez zuen harremanik eduki umearekin. Denborarekin bere semea [[Londres]]eko posta bulego batean funtzionario izan zen. Autore batzuen ustez egoera honek hiria utzi eta landan bizitzera eraman zuen, [[Norfolk]] inguruan.<ref name=bio4>{{erreferentzia|url=http://www.james-hutton.org.uk/One/Biography/04.htm |izenburua=Settled and Unsettled |argitaletxea=James Hutton.org |hizkuntza=ingelera}}</ref>
 
== Oharrak ==