Veneziako Errepublika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-lonbardia +lombardia)
75. lerroa:
Mende askotan, Veneziako Errepublika uhartez eta kostaldeko lur zerrendaz eratutako estatu bat izan zen, "Stato da Mar" deiturikoa osatzen zutena. Aintzira inguruko lurretan soilik egin ziren barneratze batzuk, [[Padua]] eta [[Treviso]] bezalako hirien zabalkundeari aurre egiteko. [[XV. mendea]]ren hasieran, veneziarrek ere lehorrean zehar zabaltzeari ekin zioten, Gian Galeazzo Visconti Milango dukearen hedapen mehatxagarriari aurre egiteko.
 
1410ean, Veneziak [[Veneto]]ko zati on bat konkistatua zuen jada, [[Verona]] eta [[Padua]] legezko hiri garrantzitsuak barne<ref>Chambers, D.S. (1970). ''"The Imperial Age of Venice, 1380–1580"'' [[Londres]]: Thames & Hudson</ref>. Errepublika, penintsula italikoko X. erregio augustoak (''Venetia et Histria'') hartzen zituen lurraldeak bezain handia izatera iritsi zen. [[1428]]an, veneziar bihurtu ziren [[Bergamo]], [[Brescia]] eta [[Crema]] hiri lonbardiarraklombardiarrak eta baita Camonica Haraneko lurraldeak ere. Kanpaina militar hauetan, paper garrantzitsua jokatu zuen Bartolomeo Colleoni buruzagiak. 1489an, [[Zipre]] uhartea anexionatu zen, lehenago gurutzadetako estatua izandakoa, eta bere azken buruzagi veneziarrak emana, Caterina Cornarok (veneteraz ''Cornèr''). 1495ean, Veneziak [[Karlos VIII.a Frantziakoa]] Italiatik kanporatzea lortu zuen, Fornovoko guduan, frantsesen oldarketa sorta batetik lehendabizikoa saihestuz. Behin-behinez, [[XVI. mendea]]ren hasieran, veneziar bilakatu ziren [[Cremona]], [[Forlì]], [[Cesena]], [[Monopoli]], [[Bari]], [[Barletta]] eta [[Trani]] hiriak, besteak beste. Halako hedapenarekin, baina, Venezia liskarretan sartu zen [[Aita Santuen Lurraldea]]rekin ''Romagna'' kontrolatzeagatik. Gatazkak, [[1508]]an, Veneziaren aurka Cambraiko Liga osatzera eraman zituen [[Aita Santu]]a, Frantziako erregea, [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorea eta Aragoako erregea, Venezia suntsitzeko. 1509ko Agnadelloko Guduan frantsesak garaile atera baziren ere, ligako armada aintziraren inguruan gelditu behar izan zen: koalizioa bizkor apurtu zen eta Veneziak atzera ere ikusi zuen bere burua seguru, lurralde askorik galdu gabe; halere, ontziteria ia osoa suntsiturik gelditu zen Polesellako guduan, urte bereko amaieran, Este familia longobardarrak egindako erasoaldian.
 
=== Gainbehera ===