Inperio Karolingioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-lonbardia +lombardia)
39. lerroa:
== Aita santuekiko aliantza ==
[[Fitxategi:Franks expansion.gif|left|300px|thumb|Frankoen inperioaren zabalkundea.]]
Frankoen jauregiko jaunen familia boteretsua zen, eta [[Eliza]]k leinu indartsu hau babestu nahi izan zuen zituen hiru mehatxuei ([[islam]]darrak, [[Bizantziar Inperioa|bizantziarrak]] eta [[lonbardiarlombardiar]]rak) aurre egiteko. Izan ere, Aita Santua bizantziar enperadorearen zaintzapean zegoen paperaren gainean, baina errealitatean une horretan [[Konstantinopla]]ren kezka nagusia musulmanen hedapena geldiaraztea zen. Hortaz, babesa hori gainetik kentzeko aukera baliatu nahi zuen Elizak.<ref>Jean-Claude Cheynet L'exarchat de Ravenne et l'Italie byzantine</ref>
 
Gainera, [[Gregorio III.a]] aita santuaren eta [[ikonoklasia|ikonoklasten]] arteko gatazkak ([[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|Irudien auzia]]) [[Erroma]] eta [[Bizantzio]]ren arteko gatazka ere ekarri zuen. [[Leon III.a Isauriarra|Leon III.a enperadoreak]] [[Italia]]ra itsas armada bidali zuen haren agintea errespeta zezaten. Italiako hegoaldea [[Konstantinoplako patriarka]]ren agindupean paratu zuen, eta aita santuari iparraldea, lonbardiarrenlombardiarren mendean, utzi zion. Baina azken horiek ere botere handia daukate eta Elizak mehatxutzat dauzka.<ref>Michel Balard, Jean-Philippe Genet et Michel Rouche, Le Moyen Âge en Occident, Hachette 2003, p. 46</ref>
 
Beraz, aita santuak Karlos Marteli laguntza eskatu zion, lonbardiarreilombardiarrei aurre egiteko. Frankoen babespean jarri zuen bere burua, eta Italia konkistatzeko eskatu zien. Karlos Martelek "Oso Kristaua" titulua jaso zuen berarentzat eta ondorengoentzat, eta Elizaren eta fedearen babeslea bilakatu zen aita santuen irudikoz.
 
Haren seme [[Pepin Laburra]]k [[750]]ean Zakarias aita santuari baimena eskatu zion azken errege merovingiarra tronutik kendu ahal izateko. [[Txilderiko III.a]] honela kanporatutakoan, Pepinek Frankoen errege izendatu zuen bere burua [[Soissons]]en, baroien eta apezpikuen aurrean. [[752]]an, Aita Santuak, berriro, laguntza eskatu zien frankoei lonbardiarrenlombardiarren mehatxutik Erroma defenda zezaten. Berdin gertatu zitzaion Karlos Handiari, Pepinen semeari hain zuzen. Italiako kontuetan sartu zuen eskua [[774]]an, eta Didier errege lonbardiarralombardiarra mendean hartu ondoren, Lonbardiarren erregea bihurtu zen. Honela, Italiako zati bat azpiratu zuen.
 
[[Mendebaldeko Europa]]n inperioa berriro altxa zedin Elizaren papera funtsezkoa zen. Pepinek eta Karlos Handiak lonbardarren aurkako gerrak Elizak eskatuta egin zituzten, baina frankoen eta Elizaren artek harreman onak lehenagokoak izan ziren. Izan ere, [[Klovis I.a]] Erromaren nagusitasuna eta ortodoxia onartu zuen lehen errege [[antzinako germaniarrak|germaniarra]] izan zen.