Suedia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
47. lerroa:
== Geografia ==
[[Fitxategi:Carte de la Suède.png|100px|thumb|left|Suediako mapa]]
 
[[Eskandinaviar penintsula]]n kokatuta, 449.964km²-ko azalera du. Europako bosgarren estatu handiena da azalerari dagokionez (munduko estatuen artean 55.a). Lurrazal gehiena (%78) basoz osatuta dago. Hegoaldean hosto galkorreko zuhaitzak dira ugarien, eta iparraldean koniferoak, [[garo]]ak eta [[urki]]ak. Nekazaritzarako erabiltzeko lurrak, aldiz, %1a baino ez dira, hegoaldean kokatuak. Iparraldera hurbildu ahala, basoek erabateko nagusitza hartzen dute. Mendi eta muinoak mendebaldean dira nagusi, [[Norvegia]]rekin mugan ([[Eskandinaviako mendiak]]); gainerako lurralde gehiena nahiko laua da. Suediako punturik altuena [[Kebnekaise]] mendia da (2.111 m) eta baxuena Hammarsjön lakuaren badia (-2,41 m), hegoaldean.
 
141 ⟶ 140 lerroa:
== Politika ==
[[Fitxategi:Carl XVI Gustaf.jpg|thumb|[[Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa|Karlos XVI.a Gustavo]], egungo erregea]]
 
Suedia [[monarkia]] parlamentarioa da. 1809an onartutako konstituzioaren arabera, botere politikoa hiru ataletan banatzen da: legegilea, betearazlea eta judiziala. Botere legegilea ganbera bakarreko ''Riksdag'' edo Parlamentuak burutzen du. Botere betearazlea Erregeak (egungo erregea [[Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa|Karlos XVI.a Gustavo]] da) dauka, baina Ministroen kontseiluak eramaten du aurrera. Botere judiziala 1734ean antolatu zen. Bere baitan daude lehen instantziako auzitegiak, Entzutegiak eta Erregearen Auzitegi Gorena.
 
158 ⟶ 156 lerroa:
2006ko hauteskundeen ondoren, Moderatuek, Zentristek, Popular Liberalek eta Kristau Demokratek zentru eskuineko gobernua osatu zuten, Alderdi Sozialdemokratak urte askotan edukitako monopolioari amaiera emanez. 2010ean koalizio hori errepikatu zen.
 
== Demografia Ekonomia==
Europako gainerako herrialdeek bezalaxe, Suediako ekonomiak atzeraldia izan zuen [[1990]]eko hamarraldiaren hasieran. Suediako gobernuak zenbait neurri hartu zuen egoera horri aurre egiteko, eta berehala lortu zituen emaitzak: produkzioak, [[esportazio]]ei esker, gora egin zuen, industriaren produktibitatea hobetu egin zen 1992ko koroaren baliogabetzearen eta langileen lan orduak gehitzearen ondoren.
 
Finantzen oreka bere onera itzuli zen, zorra mugatu zen, [[prezio]]ak egonkortu ziren (% 1,5eko inflazioa 1998an), eta truke tasak eta interesak txikitu. [[Krisi]]ak sektore publikoan izan zuen eragin handiena, eta langabeziari (biztanleria aktiboaren % 8) konponbindea aurkitu ezinik dabil gobernua.
 
===Nekazaritza===
Suedia buruaskia da [[nekazaritza]] gaiei dagokionez, eta basoen ustiakuntzan, burdin meategietan eta baliabide hidraulikoetan oinarritzen da industria. Nekazaritzak BPGren % 2 eta biztanleria aktiboaren % 3 besterik ez du hartzen, baina hala ere herrialdeko beharren parte handi bat asetzeko adinakoa da. Abere hazkuntzarekin zerikusia duten jarduerak dira nagusiak (garagarra, haragia, esnea, etab.).
 
[[Labore]]etan gehien lantzen dena garagarra da, eta labore-lurren % 16 hartzen du; oloa (% 14) eta garia (% 11) gutxiago lantzen dira. Larru ekoizle handia da Suedia, bisoiarena batez ere. Arrantzari dagokionez, sardinzarra da gehien harrapatzen dena (guztiaren bi heren); bakailaoa, amuarraina eta berdela ere arrantzatzen dira.
 
===Arrantza===
[[Stockholm]] eta [[Göteborg]] dira arrantza portu nagusiak. Meatzaritza, baso eta energia hidroelektrikoaren industriari esker, industria herrialde modernoa bihurtu da Suedia. 1980ko hamarraldian [[Europa]]ko herrialde industrializatuenetako bat zen. Eraikuntzarako zur erreserba handienetako bat du (herrialdearen % 68).
 
===Meatzaritza eta industria===
Meatzaritzak, bertako kontsumoari dagokionez, garrantzi handia du, eta baita nazioarteko merkataritzari dagokionez ere. Baina meak ustiatzeko industriak beheraldia izan zuen 1970eko hamarraldian. Suedia Europar Batasuneko burdin, berun, zilar eta urre ekoizle nagusia da. Aberatsa da baliabide hidraulikoei dagokionez, eta bertan sortzen da elektrizatearen % 47.
 
Azken urteetan, industria tradizionalez gainera (burdina eta zura), gero eta garrantzi handiagoa hartu dute eraikuntza mekanikoek eta goi mailako teknologiak. Suediaren tamainako herrialde gutxik dute hark dituen aeronatika industriak eta [[industria nuklear]]rak, automobil fabrikatzaileak, abangoardiako sektore militar-industriala, goi mailako teknologiako telekomunikazio industria; horrez gainera, bi botika talde indartsu ditu.
 
[[Stockholm]], [[Göteborg]], [[Linköping]], [[Malmö]] eta [[Trollhättan]] dira industria gune nagusiak. Industria kimikoan jende askok lan egiten badu ere, produkzioaren parte txiki bat besterik ez du esportatzen. Goi teknologiako sektoreak, hala nola informatika, elektronika eta medikuntza teknikak, industria produkzio guztian parte txikia badute ere, munduko herrialde aurreratuenetakoa da Suedia ikerketaren alorrean.
 
Hirugarren sektoreak hartzen du langile kopuruaren gehiena; [[zerbitzu]]etan % 70k egiten du lana, eta [[BPG]]ren % 63 sortzen du. Suediaren ekonomian garrantzi handia du kanpoko merkataritzak. Alemania, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Norvegia, Danimarka, Frantzia, Herbehereak eta Finladiarekin ditu merkataritza harreman nagusiak.
 
===Azken urteak===
1990eko ekonomia [[krisi]]aren ondoren Suediako gobernuak hainbat neurri hartu zuen enpleguaren alorrean: zerbitzu publikoetako lanpostu kopurua % 10 jaitsi zuen eta zerbitzu horiek aldez pribatizatu zituen. Zerga sistema ere aldatu egin zuen: errenta zergak gutxitu egin ziren eta ondasunen eta zerbitzuen gaineko zergak handitu.
 
Gastu publikoak garbitzea eta prezioak orekatzea zen neurri horien helburu nagusia. 1998an % 8,1 langabetu zeuden Suedian, baina kontuan hartuta enpleguaren aldeko neurrien onuradun zirenak, kopuru hori % 12,6ra igotzen da. Gazteak, etorkinak eta emakumeak dira langabetu gehienak. 2008ko udazkenean, Suediako ekonomia [[errezesio]]an erori zen, nazioarteko [[krisi ekonomiko]]aren eraginez
 
== Demografia ==
Suediak bizitza itxaropen altuenetako bat dauka, baita munduko jaiotza tasa bajuenetako bat ere. Herrialdeak gutxienez 17.000 [[samitar|indigena laponiar]] ditu eta 50.000 finlandiar ere, bi talde hauek bi gutxiengo etniko garrantzitsuenak dira.
 
193 ⟶ 215 lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
 
* [http://www.sweden.gov.se/ Gobernuaren webgune ofiziala] {{sv}}{{en}}
* [http://www.sweden.se/ The official gateway to Sweden] {{sv}}{{en}}{{de}}{{es}}{{ru}}
{{CIA|sw}}
 
{{commonskat}}
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/09/09}}
{{erreferentzia zerrenda|3}}
 
{{Europar Batasuneko kide aurkibidea}}
[[Kategoria:Suedia]]