Gazteleku: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
'''Gazteleku''' [[Bilbo]]ko auzo bat da, [[Uribarri (Bilboko barrutia)|Uribarriko]] barrutian dagoena. Auzoak 6.246 biztanle eta 0,25 kilometro karratuko azalera dauka ([[2006]]an udalak emaniko datuen arabera). [[Bilboko itsasadarra]]ren ekialdean dago Zabalgunearekiko aurrez aurre. Auzoa [[XIX. mendea]]n zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, [[Bilbo]] oraindik ere [[Zazpikaleak]] ziren. Bertan bizi zen hiriko biztanleriaren gehiena. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahiean. Gaztelekuko lurretan etxe berriak eraiki zituzten.
 
Gaur egun Volantineko zelaiaren aurrean, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren. Volantineko zelaia parke eta pasealekua zelarik. Urteek aurrera egin ahala, eta [[Indautxu]]n gertatu bezala, etxebizitza beharrizan altuek eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraistera eraman zuten euren jabeek. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salveko plazaren ondoan dagoen [[Olabarri jauregia|Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia]]. Jauregi hori OlavarriOlabarri familiaren bizitokia izan zen [[1940ko hamarkada]]rarte.
 
== Garraiobide eta Azpiegiturak ==