Bikingo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vikingshipmini.jpg|thumb|300px|Itsasontzi bikingo bat.]]
'''Bikingoak''' [[Eskandinavia]] eta Danimarka aldeko gudari, merkatari, [[pirata]] eta esploratzaileei VIII-XI. mende bitartean eman zitzaien izena da. Garai hartan, argi ez dauden arrazoiengatik, hego-mendebalderantz eta hego-ekialderantz abiatu ziren gerra eta merkatari-bidaia luzeetan. Gehienetan, [[branka]] eta [[popa]] garai eta estuko [[itsasontzi|ontzi]] luze eta meheetan bidaiatzen zuten. Ontzigintzan eta nabigazioan erdietsitako trebeziari esker, adituek diotenez, [[Kristobal Kolon|Kolon]] baino lehen Ameriketara iritsi ziren, eta baita Mediterraneora ere.
 
Hego-mendebalderantz joandakoei [[normandiar]] ere deritze. [[Normandia]]ko erresuma sortu zuten. Hego-ekialderantz joandakoei, aldiz, [[barego]] esaten zaie. Azken hauek [[Errusia|Errusiar Estatuaren]] oinarria jarri bide zuten. Haien itsas-bidai luzeetan [[Ternua]]raino iritsi omen ziren, eta beste aldera, ibaietan gora eta behera, [[Kaspio Itsaso]]raino. [[Mediterraneo]]an ere ibilitakoak dira.