Lombardia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Lombardy lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
14. lerroa:
|web=www.regione.lombardia.it
|}}
 
'''Lombardia'''<ref name="euskaltzaindia">{{Erreferentzia
| izenburua = 154. araua
26 ⟶ 25 lerroa:
== Mugakideak ==
Iparraldean [[Ticino]] eta [[Grisons Kantoia|Grisons]] kantoiak ([[Suitza]]), hegoaldean [[Emilia-Romagna]] eskualdea, ekialdean [[Trentino-Adige Garaia]] eta [[Veneto]] eta mendebaldean [[Piemonte]] mugakide ditu.
 
==Orografia==
Bi eskualde nagusi bereizten dira Lonbardian. Iparraldea oso menditsua da (Alpe mendiak, [[Ortler]] eta [[Adamello]]ko mendiakateak) eta bertan dago Lonbardiako gailur garaiena, [[Bernina]] (4.052 m).
 
[[Glaziar]]ren higadurek haranak ([[Valteline]]) eta aintzirak ([[Iseo]] eta [[Come]], [[Maggiore]], [[Lugano]], [[Garda]]) sortu zituzten eremu honetan. Hegoalderago dauden mendi apalagoek ([[Brescia]] eta [[Bergamo]] inguruan) iparraldeko mendiak eta hegoaldeko ordoki emankor eta oparoa bereizten dituzte. [[Adda]], [[Adige]], [[Mincio]], [[Oglio]], [[Po]], [[Sesia]] eta [[Ticino]] dira Lonbardiako lurraldea zeharkatzen duten ibai nagusiak.
 
==Ekonomia==
[[Italia]]ko lurralderik oparoena da Lonbardia, bai industriari, bai merkataritzari eta baita nekazaritzari dagokionez ere. Italiako iparraldeko [[Genova]], [[Turin]] eta [[Milan]]go hiriek eratzen duten industria eremuaren parte bat hartzen du; metalurgia, automobilgintza, makineria, ehungintza, janari industria, kimika eta altzarigintza dira industria nagusiak.
 
Oso garrantzizkoa da, orobat, bertako [[haran]]etako zentral hidroelektrikoek sortzen duten indarra. Lonbardiako lurra emankorra eta oparoa izaki oso garatua dago nekazaritza: garia, garagarra, arroza, artoa, azukre kanabera, barazkiak eta fruitu arbolak behe lurretan eta olibondoa, mahatsa eta abere hazkuntza, eremu garaietan. Turismorako azpiegitura handiak (negu kiroletarakoak batik bat) daude iparraldean, [[mendi]]aldean.
 
==Historia==
K.a. III. mendetik aurrera herri [[galia]]rrek eta, ondoren, erromatarrek okupatu zuten egungo Lonbardiako lurraldea. 568-572. urteetan lonbardiar germaniarrek konkistatu eta bertan egokitu zuten [[Lonbardiako erresuma]].
 
[[774]]an Karlomagnok konkistatu zuen eta Italiako erresumako lurralde bihurtu zen 843an. 951n [[Oton I.a Handia]] Germaniako enperadorea jabetu zen lurraldeaz, eta 1176an bertako hiri nagusiek (Milan, Pavia, Cremona…), [[Lonbardiako Liga]]n bateraturik, [[Frederiko I.a Bizargorria]] menderatu zuten.
 
XIV. mendean, Veneziako eta Milango hirien artean banatu zen Lonbardiako lurraldea. [[Frantzia]]ko eta [[Austria]]ko koroen pean egon zen Milanaldea luzaroan eta 1535ean Karlos V.a enperadorearen esku gelditu zen. 1556an Espainiako koroaren mendean geratu zen, eta 1714an Austriakoarenean.
 
Frantses inperioaren garaian, Alpeen honaindiko errepublika osatu zuten Lonbardian [[1797]]an eta Italiako erresumaren barnean geratu zen 1805ean. Napoleonen ondoren, Austriako inperioko lurralde bihurtu zen ([[Lonbardia-Venezia Erresuma]], 1815-1859) eta 1859an Italiako erresumaren barnean geratu zen.
 
== Hiri nagusiak ==
63 ⟶ 81 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/09/08}}
{{erreferentzia zerrenda}}