Mozambike: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
100. lerroa:
2004ko lehendakaritza eta legebiltzarrerako hauteskundeetan, FRELIMO alderdiko Armando Guebuza hautagaiak zen irabazi zuen. 2005ean hartu zuen kargua, baina oposizioak iruzur-salaketa egin zuen eta nazioarteko behatzaileek sostengua eman zioten, gardentasun faltagatik.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 25]]ean, urriko hauteskundeetara bitartean su-etenera deitu zuten Mozambikeko Gobernuak eta Renamo Mozambikeko Erresistentzia Nazionalak. Bi aldeek aurreko astean hitzartu zuten bake akordioa; berez, 1992tik indarrean zegoen su-etena, baina 2013ko urrian armadaren eraso batek hautsi zuen. Besteak beste, [[Renamo]]ko militanteek politikan jarduteko bideak ere zehazten zituen itunak<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5301922/012/005/2014-08-26/su_etena_adostu_dute_mozambikeko_gobernuak_eta_oposizioko_miliziek.htm «Su-etena adostu dute Mozambikeko Gobernuak eta oposizioko miliziek»], ''Berria'', 2014-08-26</ref>. [[Irailaren 5]]ean, bi urteko gatazkaren ondoren, [[Armando Guebuza]] Mozambikeko presidenteak eta [[Afonso Dhlakama]] oposizioko buruak bakea sinatu zuten. Frelimo alderdikoa zen Guebuza, eta Renamokoa, berriz, Dhlakama. Bi alderdiak hamabost urteko gerra zibil batean borrokatu ziren elkarren aurka —milioi inguru lagun hil ziren—. [[1992]]an bukatu zen gerra, baina 2012an borrokak berriz piztu, eta Dhlakamak Gorongosako Parke Naturalera jo zuen ihesi<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5301878/018/006/2014-09-06/mozambikeko_presidenteak_eta_oposizioko_buruak_bakea_sinatu_dute.htm «Mozambikeko presidenteak eta oposizioko buruak bakea sinatu dute»], ''Berria'', 2014-09-06</ref>.
 
== Demografia ==