Araukaria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
7. lerroa:
}}
'''Araukaria''' ''[[Araucariaceae]]'' familiaren ''Araucaria'' generoaren landareen izen arrunta da. 19 [[espezie]] bizirik geratzen dira munduan, [[Kaledonia Berria]]n (non 13 espezie [[endemismo|endemikoak]] dauden), [[Norfolk uhartea]]n, ekialdeko [[Australia]]n, [[Ginea Berria]]n, [[Argentina]]n, [[Txile]]n eta hegoaldeko [[Brasil]]en hain zuzen ere.
 
Adar hirukoitz zutituak dituzten zuhaitzak dira eta osotara [[piramide]] itxura dute. Hosto larrukara gogorrak ditu eta lore dioikoak gerbatan bilduak. Brasil, Txile eta Australiako hamar mota biltzen dira genero honetan; horien artean ''[[Araucaria heterophylla]]'': zuhaitz mota hau beti berde egoten da, oso altuera handia har dezake eta apaingarri gisa erabiltzen da. ''[[Araucaria araucana]]'' Txilekoa da, enbor zuzena du eta altueran 40 bat metro izan ditzake, haziak jateko onak dira. ''[[Araucaria bidwillii]]'' Australiakoa da, eta bertan {{lang|en|''bunga bunga''}} izena ematen diote, hosto etzanak ditu eta honen haziak ere jangarriak dira. Txilen badago jateko oso hazi onak dituen beste mota bat, eta orobat Australiako beste bat ere, {{lang|en|''bunia''}} izenekoa.{{lur erref}}
 
== Espezieen zerrenda ==