Sudan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
66. lerroa:
 
=== Sudango errepublika ===
{{sakontzeko|Iran-Sudan harremanak}}
Harrezkero, baina, herrialdearen arazo nagusia erdialdean eta iparraldean bizi diren musulmanen eta hegoaldeko sudandar kristau eta animisten arteko arraza eta erlijio gatazka da, gerra zibil luze bati bide eman diona. Bestalde, musulmanen beren artean, ''mahd'' eta ''jatmi'' sekten arteko aurkakotasuna politikara hedatu da, eta Sudango errepublikak, batetik, gobernu parlamentario gauzaezak bezain laburrak (1956-58, 1965-69, 1985-89) eta, bestetik, estatu kolpeen bidez aginpidea iritsitako militarren mendeko gobernuak izan ditu. 1969an, bada, [[Jaffar al-Numeiry]] jeneralak hartu zuen aginpidea. Numeiry-k, [[Nasser]] Egiptoko lehendakariaren jarraitzaile izanak, ezkerreko politika bideratu nahi izan zuen, eta [[SESB]]en laguntza bilatu zuen sudandar komunisten kontrako esetsaldia bideratzen zuen. [[Libia]]ko lehendakari [[Kadafi]]ren aurka eta [[Sadat]] egiptoarraren alde egin zuen. [[1983]]an [[Koran]]aren legea ''([[sharia]])'' ezarri zuen indarrean zegoen kode penalaren ordez. Hegoaldeko biztanleriaren kalterako zen erabaki horren ondorioz, hegoaldearen banakuntza aldarrikatzen duen ''Sudanen Askapenaren aldeko Herri Gudarostea'' (SAHG) sortu zen, Kenia eta Etiopiaren laguntzarekin. J. Garang gidari zuen SAHG-ren ekintzei eta eskakizunei aurre egin nahian (''sharia'' baliogabetzea eta hegoaldeko eskualdeei autonomia zabala ematea ziren haren eskakizunak), 1989an, militarrez osatutako eta islamaren hastapenei jarraitzen zien Nazioaren Salbazioaren aldeko Batzorde Iraultzaile batek hartu zuen aginpidea. Erakunde, alderdi politiko eta sindikatu guztiak baztertu ziren, eta lehendakariak, [[Omar Hassan Ahmed al Bashir]] jeneralak, estatuaren eta gobernuaren buruzagitza hartu zuen. Bashir aginpidera iritsi eta hamar hilabetera, gudarostea estatu kolpe bat egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Egin ziren bake ekimen guztiek porrot egin zuten. 1991n, gobernuak federazio sistema ezarri zuen, eta Sudan bederatzi estatutan banatu zen, bakoitza bere gobernadorearekin. Urte horretan bertan kode penal berria izenpetu zuen Omar Bashir-ek, ''sharia ''musulman legean oinarritua. 1992an Hondamendietako Biktimen Atzerriko Laguntzaren Estatubatuar Bulegoak nuba etniako kideak sistematikoki hiltzen ari zirela salatu zuen eta Khartum-era ihes zihoazenak basamortura bidaltzen ari zirela, urik gabeko guneetara. Etiopia, Iran eta Libiaren laguntzarekin gudarosteak Askapenerako Herri Gudarostearen kontra egin zuen, eta gobernuko soldaduek hegoaldeko [[Bhor]] hiria, matxinadaren ikurra, hartzea lortu zuten. Gobernuak galdua zuen herrialdearen kontrola, hegoaldean Askapenerako Herri Gudarostea zen nagusi eta iparraldean Nasir taldea; hala, gobernuak zapalkuntza gogorra bideratu zuen oposiziokoen kontra eta gerrillari laguntzen zioten nekazarien kontra. Nazioarteko herrialdeek behartuta, 1992an [[Omar Bashir]] presidenteak baliogabe utzi zuen hegoaldera hegazkinak joateko debekua. Debeku horren bidez, elikagai eta botika garraioak ez ziren hegoaldera iristen, eta 1993an 60.000 lagun hil ziren goseak [[Parayang]]en, Khartum-etik 800 km-ra. Urte horretan bertan, su-etena izenpetu zuten Askapenerako Herri Gudarosteak eta gobernuak. 1994an gobernuak hitzarmen bat izenpetu zuen bi talde gerrillariekin, laguntza emateko isolaturik zeuden herriei. Hala eta guztiz ere, egoerak okerrera egin zuen eta giza erakundeek salaketa ugari egin zituzten. [[African Rights]] erakundeak [[nuben genozidioa]]ren arduradun salatu zuen Khartum. 1996ko hauteskundeetan Bashir-ek botoen % 76 lortu zuen. 12 urteko gerrak milioi bat hildako eta hiru milioi iheslari utzi zituen, eta bi aldeen arteko akordioak ezinezkoa zirudien. 1998an Estatu Batuak Sudani [[enbargo]]a egingo ziola adierazi zuen, nazioarteko terrorismoa babesten zuen salaketapean. [[NBE]]k, bestalde, 100 milioi dolarreko laguntza eskatu zien hainbat herrialderi gerraren eta lehortearen biktima ziren lau milioi laguni laguntza emateko.