Kartografiaren historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
2. lerroa:
 
==Antzinateko kulturak==
Antzinateko kultura handietan ([[Mesopotamia]], [[Antzinako Egipto]], [[Antzinako Txina]]) ezaguna zen baina Greziako zibilizazioak goratu zuen zientzia jardunen mailara. [[Filosofo]] pitagorikoek Lurraren forma esferikoa aurkitu eta [[EratostenEratostenes]]ek (K.a. 275-195) meridianoaren arkua neurtu ondoren, [[Ptolomeo]]k (100-178) orduan ezagutzen zen munduko mapa egin ahal izan zuen. Meridianoen eta paraleloen sarea esferatik planora eramatea izan zen Ptolomeok bere irudikatze kartografikoan ebatzi behar izan zuen arazo nagusia; proiekzio konikoa erabili zuen eta emaitza aski zuzena izan zen.
 
==Erdi Aroa==
10. lerroa:
 
==Errenazimentua==
Alabaina, [[Errenazimentu]]ko aurkikunde geografikoek eta itsas handietako bidaiek aurrerapen erabakigarria ekarri zuten; izan ere, kostako erreferentzia puntuak ikusten ez zirelarik, karta fidagarriak premiazkoak bihurtu ziren. Hala, nabarmentzekoak dira garai hartako zenbait kartografok egindako mapak: [[Juan de laLa Cosa]] (1500) Pedro eta [[Jorge Reinel]] (1506), [[Sebastian CabotCaboto]] (1546), eta beste batzuenak.
 
[[Mercator]] holandarrak behin betiko hobetu zuen meridianoen eta paraleloen bidezko irudikatze hura proiekzio zilindriko isogonoa erabiliz bere [[1569]]ko mundu-mapan. Garai hartan [[Abraham Ortelius]]ek atlas bat argitaratu zuen: ''[[Theatrum orbis terrarum]]''.
17. lerroa:
 
==Gaur egun==
Gaur egungo irizpideen arabera, lehen mapa modernoa [[Frantzia]]n egin zuten [[Giovanni Domenico Cassini|Cassani]] kartografoek [[1744]]-[[1815]] bitartean. Gure mendean, ordea, hegazkinen eta fotografiaren aurrerapenak bultzada ikusgarria eman dio kartografiari, eskulana izatetik [[industria]] jarduera izatera iragan baita.
 
==Erreferentziak==