Barrokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
62. lerroa:
[[Fitxategi:Las_Meninas,_by_Diego_Velázquez,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|280px|thumb|"Las Meninas" koadro ezaguna ([[1656]], Velázquez).]]
 
XVII. mendean arte joera berri bat sortu zen, berriz ere, Italian. [[Caravaggio]]k errealitatea gordin azaltzeari eta argiari balio handia ematen zion joera naturalista bultzatu zuen. Hala, [[Errenazimentu]]ko lerro zuzentasunaren ordez higidura eta indarra adierazten zuten irudiak hobetsi ziren. Teknikari dagokionez, oleoa nagusitu zen. Era guztietako gaiak landu ziren, erlijiozkoak gehienbat. Bestalde, Barrokoaren bukaeran sabaiak eta gangak margo-lanez apaintzen hasi ziren. Italiatik kanpora ere hedatu zen: Flandesen [[Rubens]], Holandan [[Frans Hals]], [[Jan Vermeer]], [[Van Ruysdael]] eta [[Rembrandt]]. Espainian, XVII. mendeari pinturaren ''urrezko mendea'' deitu zitzaion: [[Francisco Ribalta|Ribalta]], [[Ribera]], [[Zurbarán]], [[Velázquez]] eta [[Bartolomé Esteban Murillo|Murillo]] margolari handiak garai hartakoak dira. Barrokoaren eragina Hego Ameriketara ere iritsi zen; aipatzekoa da [[Cuzco]]ko pintura eskola, Perun.
 
XVIII. mendean Europako artearen erdigunea Italiatik Frantziara aldatu zen. Han dotorezia eta sentsualitatea nagusitu zen. Italian ganga apainketa joriak egiten jarraitu zuten ([[Giambattista Tiepolo]]). Britainia Handian ordu arte ez bezalako margolari bikainak sortu ziren (Hogarth, Gainsborough). Espainian Francisco de Goya gailendu zen; haren tapizetarako kartoiak, erretratuak eta grabatuak margolaritza modernoa iragarri zuten.