Donostiako portua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 1 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q5639551 orrian
26. lerroa:
 
Era berean, portuan honako eraikinak ere badaude: [[Donostiako Aquariuma]], [[Ontzi museoa (Donostia)|Donostiako Ontzi Museoa]] (antzinako Kontsuletxearen edo [[Caracasko Gipuzkoar Konpainia]]ren egoitza, garai batean donostiarrek ''Torrea'' izenez ezagututako eraikina), Arrantzaleen Lonja, [[San Pedro eliza (Donostia)|San Pedro Apostuluaren kapera]] eta [[Aita Mariren monumentua|Aita Mariren omenezko monumentua]]. [[Parte Zaharra (Donostia)|Donostiako Parte Zaharreko]] etxeekin mugan, antzinako harresietatik zutik geratzen den horma zati bakarra ageri da.
 
== Atalak ==
=== Erdiko moila ===
Donostiako portuko moiletako bat da Erdiko Moila, Portaleta parean sortzen da eta Kai Arribe alderantz luzatzen da. 1976 aldera azken 30 metroak kendu zitzaizkion. Gaur egun erdian egonagatik, garai batean kanpokoa zen, harik eta 1860 inguruan Moila Berria egin zen arte (gaur egun Klub Nautikotik Kai Arribe aldera doana, alegia).
 
== Estropadak ==