Eritrea: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
49. lerroa:
Izena [[italiera]]z ahoskatutako [[greziera]]ko izenetik datorkio, ΕΡΥΘΡΑΙΑ (Erythraîa), [[Itsaso Gorria]]ren grezierako izenetik eratorria (Ἐρυθρὰ Θάλασσα).
== Historia ==
{{Sakontzeko|Eritreako Historia}}
[[Fitxategi:Africa in 400 BC.jpg|thumb|260px|Afrika K. a. 400. urtean. Dʿmt edo Damot Erresuma zegoen Eritrean.]]
Kristautasunaren aroko lehen mendeetan, [[Aksumgo erresuma]] koptoaren mendeko lurraldea izan zen Eritrea. Eritreako kultura K. o. VI. eta VII. mendeetan Eritrean eta egungo Etiopiaren iparraldean garatu zen. Aksumgo zibilizazioaren eragina izan zuen; zibilizazio kristau hori barnealdeko Afrikaren eta Mediterraneo aldeko zibilizazioen arteko zubia izan zen.
[[XVI. mende]]aren hasieran, musulmanak jabetu ziren [[Abisinia]]ko lurralde guztiez. Mende horretan bertan hasi ziren kolonizatzaile portugesak kostalde haietara hurbiltzen.
[[1869]]. urtean konpainia italiar batek erosi zuen Eritrea; Italiako gobernuak 1882an konpainiari eskubideak erosi zizkion, eta [[1935]]. urtean Etiopiako konkistari ekin zioten bertatik. [[1890]]ean Eritrea italiarren kolonia bihurtu zen. Eritrea ''Ekialdeko Afrika italiarreko'' sei herrialdeetako bat izan zen.
[[1941]]. urtean oste britainiarrak sartu ziren bertan, eta 1952. urtean Etiopia eta Eritrea federazio berean egotea erabaki zuen [[Nazio Batuen Erakundea]]k, autonomia eta berezko gobernuz hornituta betiere.
=== 30 urteko gerra ===
[[1961]]. urtean Eritrearen Askapenerako Frontea sortu zen, Eritrearen independentziaren aldekoa, eta, 1962. urtean, [[Haile Selassie]] Etiopiako ''Negus'' edo erregeak, erantzun gisa, ''Etiopiako'' probintzia soil bihurtu zuen Eritrea.
[[1970]]. urtean, Eritreako milaka lagunek utzi behar izan zuten etxea eta herria, Etiopiako armadaren [[napalm]]-bonbardaketek eragindako izugarrikerietatik ihesi. 1971. urtean, bitan banatu zen Eritrearen Askatasunerako Frontea, baina, handik aurrera, Etiopiako armadak benetako gerra bati eutsi behar izan zion. [[1976]]an, Haile Selassie hil ondorengo urtean, Etiopiako militarrak nagusitu eta nolabaiteko bide negoziatua eskaini zieten Eritreako abertzaleei: autonomia eta amnistia. Baina, aldi berean, etiopiarrek inbasio bat prestatu zuten, Marokoko Hassan II.ak Mendebaldeko Saharan egin zuen bezala; ibilaldi gorriak direlakoak porrot handia izan zuen, ordea, eta, bestalde, entzungor segitzen zuten nazioartean Eritreako genozidioa salatzen ari ziren ahots guztien aurrean. 1977tik aurrera, Sobietar Batasunak eta Kubak laguntza eskaini zioten Etiopiako gobernuari eta, negoziaziorik ezean, Eritreako talde armatuek zailtasun handiak izan zituzten Etiopiako armadaren erasoei eusteko.
Goseak eta krisiak jo zituen Etiopia eta Eritrea, eta, [[1988]]tik aurrera, EAHF Eritrearen Askapenerako Herri Fronteak erasoari ekin eta 1991. urtean garaipena lortu zuen. 30 urtez (1961-1991) luzatu da XX. mendeko Afrikako gerra luzeena, baina oraindik zalantzaz beterik dago Eritrea burujabearen etorkizuna.
=== Burujabetasuna ===
EAHFren behin-behineko gobernu berriak, nazioarteko herrialdeen eta Etiopiako gobernu berriaren onespenarekin, burujabetasunari buruzko erreferenduma deitu zuen [[1993]]ko apirilean, eta eritrearrek burujabetasunaren aldeko erabakia hartu zuten aho batez (% 99,8). 1993ko maiatzaren 28an Nazio Batuek bere kideen artean onartu zuten Eritreako estatua. 1994ko otsailean EAHF alderdi politiko bihurtu zen, Demokrazia eta Justiziarako Herri Frontea, eta oraingoz hori da dagoen alderdi bakarra. Azkeneko urteotan Eritreak lehortea eta Sudanekiko tirabirak izan ditu aurrera egiteko oztopo nagusiak. Tirabira horiek Sudanen dauden milioi erdi iheslariak aberriratzea eragotzi dute. 1995eko urrian Eritreako gobernuko buruak, Isaias Afwerki-k, armak eskaini zituen [[Khartum]]eko erregimenari aurre egingo zion edozein talderentzat. Gobernuak atzeratu egin ditu 1997rako iragarritako hauteskundeak. Biztanle gehienak behartasun gorrian bizi diren bitartean, turismoa bilakatu da diru-iturri nagusietako bat. 1999ko otsailean berriro hasi zen Etiopiarekin borrokan, mugak direla-eta. Nazioarteko Justizia Epaitegiak bi estatuen arteko mugak zehaztu zituen 2002an, baina bi estatuen arteko harremanak ez ziren hobetu.
== Geografia ==
|