Arnasestu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 38 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q188008 orrian
No edit summary
32. lerroa:
* [[Perikardioaren gaixotasun]]ak.
 
==Tratamendua==
Oro har sintoma bronkogenikoa izanez gero, arnas aparatuan sortua alegia, [[bronkozabaltzaile]]ak eta [[kortikoide]]ak lehenengo aukerakoak dira. Kardiogenikoa baldin bada, ordea, [[diuretiko]]ak izango dira eraginkorrenak. Kasu mistoetan bi arloetako farmakoak erabili behar dira, eta edozein modutan arnas gutxiegitasuna egonez gero (pO2 <60 mmHg) [[oxigeno]]terapia gehitu.
 
[[ORL]]koetan oztopo fisikoa izanez gero kendu, hantura sendatzeko kortikoideak eta kasu larrietan esku hartze kirurgiko azkarrak behar izaten dira, [[trakeotomia]] batzuetan.
 
Gaixotasun terminaletan, onkologikoak izan ala ez, [[opioide]]ak mesedegarriak izan daitezke hainbat kasutan.
 
Jatorri psikikoa edukiz gero, antsiolitikoak eta bestelako terapiak aplikatu beharko ziren.
 
[[Kategoria:Sintomak]]
[[Kategoria:Arnas aparatuaren gaixotasunak]]