Zainketa aringarriak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
 
== Tratamenduak ==
Zainketa aringarrien esparruan okerra da "ezin ezer egitearen" ustea, hau da, sendaezina dena trataezintzat hartzea. Gaixotasuna bera sendatuko ez dugula jakin arren, [[tratamendu sintomatiko]]a ematea da helburu orokorra, [[min]]a, [[arnasestu]]a, aztoramena[[delirium]]a, [[antsietate]]a, larritasun psikikoa eta abar, sendagarriak diren bestelako konplikazioak albo batean baloratuz (infekzioak, tronbosiak, ...). Horietaz gain, sostengu psikologikoa eta emozionala beharrezkoa da modu batean edo bestean prozesu guztian zehar.
 
Bestela, ankerkeria terapeutikoa beharrezkoak ez diren tratamenduak ematea izango zen, eta distanasia ("heriotza txarra") sufrimenduekin hiltzea eta alferrikako neurri medikoak hartzea. Horiexek saihestea da xede nagusia beti ere, bai eta [[heriotza]]ren atarian gaixoek modu duinean amaitzea ere. Horretarako, [[sedazio paliatiboa]] erabiltzea biderik egokiena da gehienezko tratamendu sintomatikoa eduki arren sintoma biziak pairatzen dituzten pertsonentzat.