2014ko Thailandiako estatu-kolpea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Kolpea: +File
48. lerroa:
Estatu Batuek Thailandiako Batzarrarena maiatzaren 30eko proposamena guztiz ukatu zuten. Jennifer Psaki, Estatuko Departamentuaren bozeramailearen iritziz, 15 hilabetetako egutegia luzeegia zen.
 
[[2014]]ko [[uztailaren 25]]ean, junta militarrak aste honetanhorretan Thailandian ezarritako konstituzioa diktaduratzat jo zuen [[Human Rights Watch]] giza eskubideen aldeko erakundeak. Militarrek agindutakoarekin bat ez zetorrela zioen erakundeak. «Kontrola areagotzeak ez du agindutako demokrazia ekarriko». Militarrek botere legegile eta betearazleak zeuzkaten, eta justiziatik kanpo erabakiak hartzeko eskumena zuten<ref>http://www.berria.eus/paperekoa/5101918/013/004/2014-07-26/diktaduratzat_jo_dute_thailandian_ezarritako_konstituzio_berria.htm ''Berria'', 2014-07-25</ref>.
 
[[Abuztuaren 21]]ean, [[Prayuth Chan-ocha]] jenerala, Thailandiako junta militarreko burua iragan maiatzaren 22an armadak estatu kolpea eman zuenetik, lehen ministro izendatu zuen militarrek berek ezarritako parlamentuak. Yingluck Shinawatrak gidatutako gobernuaren kontrako protesten ondorioz —Bangkokeko eliteak urte erdian sustatuak—, agintea hartu zuten militarrek<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5001878/013/003/2014-08-22/thailandiako_junta_militarreko_burua_lehen_ministro_izendatu_dute.htm «Thailandiako junta militarreko burua lehen ministro izendatu dute»], ''Berria'', 2014-08-22</ref>.
 
==Erreferentziak==