Darfur: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Darfur lotu du, Wikidataren arabera.
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Darfur map-es.png|thumb|280px|Darfur, berdez, [[Sudan]]go mendebaldean.]]
'''Darfur'''<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua= Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia}}</ref> ([[arabiera]]z: دار فور, ''[[Fur]] herriaren lurra'') [[Sudan]]go mendebaldean kokatutako eskualdea da. [[Afrika Erdiko Errepublika]], [[Txad]] eta [[Libia]]rekin egiten du muga. Sudango hiru estatu federatuk osatzen dute: [[Gharb Darfur]], [[Janub Darfur]] eta [[Shamal Darfur]]. 493.180 km²ko hedadura du. [[Ordoki]] bat da, nahiko lehorra, [[Marrah]] mendiekin erdialdean. Iparraldean harezko [[desertu]] bat du eta hegoaldean [[sabana]] da nagusi. Hiririk garrantzitsuenak [[El Fashir]], [[Nyala]] eta [[El Geneina]] dira. El Fasher hiriak 30.000 biztanle ditu.
 
Eskualde menditsua da erdialde eta mendebalean. [[Jebel Marra]] da mendi altuena, 3.088 metrorekin. Laboreak eta datilak ustiatzen dira batez ere. Bertan [[fur]]rak bizi dira, islamiar beltzak.
 
[[Darfurko gatazka]] [[Yanyauid]]en eta afrikar beltzen arteko [[garbiketa etniko]]a sortu du, milioika errefuxiatu eta milaka pertsonen heriotzarekin [[2007]]ko [[abuztuaren 1]]ean [[Sudan]] eta [[Nazio Batuen Erakundea]]k 26.000 militar hedatzeko akordioa lortu zuten.
 
==Historia==
Berberiar erreinua izan zen XVI. mendera bitartean. [[1874]]. urtean [[Egipto]]ren mende geratu zen. XVIII. mendean oparotasun handia izan zuen eskualde honek.
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 21]]ean, [[Roziqat]] eta [[maalia]] leinuetako 63 kide hil ziren gutxienez, lursail baten jabetzak eta ganadu lapurretak eragindako borroketan. Lursailari buruzko lehia 1950eko urteetan sortu zen, eta, maalien lurretan petrolioa aurkitu ostean, gogortu egin ziren<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201878/013/005/2014-08-22/63.htm «LEINU ARTEKO BORROKETAN HILAK, SUDANEN»], ''Berria'', 2014-08-22</ref>.
 
== Erreferentziak ==