Otxate: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
→‎Artea: Herri honi buruzko ustezko fenomeno paranormalei testua berzko atalean jarri dut, gai hau nahiko zabala eta ezaguna baita.
36. lerroa:
 
== Artea ==
Gaur egun elizaren San Migel dorrea besterik ez da gelditzen eta hau ere oso egoera txarrean; eliz horren ataria [[Uzkiano]] herrian dago gaur egun. Ondoan XVI-XVII. mendeko [[Burgondoko baseliza]] zegoen, [[1986]]an erreta; gaur egun aztarnak bertan ikus daitezkeen. Inguruan ere beste baselizaren aztarnak aurkitu dira, azken hau San Pedrori eskainita, eta IX-X. mendeko [[nekropoli]] bat.

== Fenomeno paranormalak ==
[[1986]]an, Burgondo ondoan, estela erromatar bat aurkitu zen, egun [[Arabako Museo Arkeologikoa]]n gordeta.
1982ko apirilean Gasteizko bankuko langile ohi batek artikulu bat idatzi zuen Otxateri buruz gai paranormalak hedatzen zituen aldizkari batean, ''[[Mundo Desconocido]]'' aldizkarian, alegia.<ref>"Luces en la puerta secreta", Prudencio Muguruza. Sasi informazio horiek behin eta berriro errepikatu dira prentsan, inongo kritikarik gabe, ikus esaterako http://www.elmundo.es/elmundo/2012/12/30/castillayleon/1356894897.html</ref> Pertsona horren arabera, Otxate [[herri madarikatu]]a omen zen: hainbat [[izurrite]] pairatu omen zituen biztanle guztiak desagertzeraino, eta [[psikofonia]]k, fenomeno [[paranormal]]ak, bai eta [[objektu hegalari ezezagun|OHE]] bat ere, behatu zirela defendatu zuen.<ref>[[Lorenzo Fernández Bueno]]: ''99 lugares encantados donde pasar una noche en vela'', 111-113 or.</ref> Izan ere, [[Antonio Arroyo]] idazleak azalpen horietako askoren oinarri eskasa erakutsi du.<ref>http://www.ochate.com/pasado-fraudulento.htm</ref>
 
Herriaren hustutze prozesua ulertzeko bideek zuten garrantzia hartu behar dugu kontutan. Lehen, Otxate zonaldeko bide nagusiaren ondoan zegoen eta horrek balore estrategikoa ematen zion. Baina XIX. mendearen hasieran bide berria bat ireki zen, Gasteiz-Guardia Erret bidea. Bide berri hori askoz erosoagoa zen eta bide zaharra berehala baztertuta gelditu zen. Hor hasi zen Otxateren maldanbehera prozesua, isolatuta eta baztertuta gelditu baitzen.<ref>http://www.ochate.com/el-final.htm</ref>
 
==Bibliografia==