Maroko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
82. lerroa:
 
Erregea 1999an hil zen, eta haren semeak –Mohammed VI.ak– hartu zuen kargua. [[Mohammed VI.a]]k hainbat erreforma sustatzen ari da, ekonomian nahiz politikan, baina oraindik oso mugatuta daude askatasun zibilak eta giza eskubideak urratzeagatik salaketa asko egin ohi dizkiote nazioarteko erakundeek, bereziki [[2003]]an [[Casablanca]]n juduen kontra izandako atentatuaz geroztik (20 lagun hil ziren atentatu hartan).
 
[[2014]]ko [[abuztuaren 14]]ean, hil egin zen Mustafa Meziani, 31 urteko preso [[marokoar]]ra, 72 egun gose greban igaro ostean. [[Fez]]eko Unibertsitatean ikasle islamisten eta ezkertiarren artean izandako istiluen harira atxilotu zuten, apirilaren amaieran, eta behin-behineko espetxealdian egon da ordutik; [[Marokoko Giza Eskubideen Elkartea]]k preso politikotzat jotzen zuen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/5201924/011/004/2014-08-15/72.htm «72»], ''Berria'', 2014-08-15</ref>.
 
== Banaketa administratiboa ==