Mendebaldeko Afrikako ebola agerraldia (2014): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
No edit summary
26. lerroa:
 
==Ebola==
{{sakontzeko|ebolaEbola birus}}
Ebola birus moten artean arriskutsuena izan zen: [[Zaire-Ebola]] birusa. Horrek eragindako hilkortasun tasa %90era irits zitekeen. Gainera, [[gaixotasun]]a herrialdeetako hiriguneetara heldu zen, aurrekoetan ez bezala, eta horrek birusa atzematea eta bakartzea zailtzen zituen<ref>[http://www.berria.eus/paperekoa/1753/002/001/2014-08-08/izuaren_epidemia_afrikan.htm «Izuaren epidemia Afrikan»], ''Berria'', 2014-08-08</ref>.
 
65. lerroa:
 
[[Abuztuaren 13]]an zabaldutako datuen arabera, 1.069 pertsona hil zituen [[ebola]]k [[Munduko Osasun Erakundea]]k (MOE) adierazi zuenez. Gainera, 1.975 lagun gaixorik egon zitezkeen [[Sierra Leona]]n, [[Liberia]]n, [[Nigeria]]n eta [[Ginea]]n. Konparazioa eginez, hildakoak 56 gehiago ziren eta ustezko kutsatuak 128 gehiago, aurreko asteleheneko MOEren balantzearekin alderatuta. Nigeriako Gobernuak 20 bat pertsona zaintzapean jarri zituen, erizain batek [[Lagos]] hirian berrogeialdia ez baitzuen errespetatu. [[Sierra Leona]]n birusaren kontrako borroka zuzentzen zuen mediku bat hil egun horretan. [[Munduko Osasun Erakundea]]k (MOE) ziurtatu zuen [[Etiopia]]n beharrezkoa zela 100 milioi dolar bideratzea. Halaber, [[Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa]]n ([[ECOWAS]]) lan egiten zuen nigeriar bat hil zen ebolaz jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil zituen [[Nigeria]]n<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/2476684/ebola-izurritea--madrilgo-sanitarioak-ez-daude-ebolarekin-kutsatuta/ «Ebolak 1.069 pertsona hil ditu, Munduko Osasun Erakundearen arabera»], ''EiTB'', 2014-08-13</ref>. Bestalde, Pajaresen aldeko hileta elizkizuna egin zuten, 11:30ean, [[Madril]]eko San Rafael Ospitalean. Elizgizonaren gorpuzkiak erraustu zituzten<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/2476088/miguel-pajares-hil-da--hileta-elizkizuna-asteazkenean-egingo-dute/ «Miguel Pajaresen hileta gaur egingo dute, Madrilen»], ''EiTB'', 2014-08-13</ref>.
 
[[Abuztuaren 14]]ean, [[AEB]]etako zientzialariek sortutako botika esperimentalaren dosiak [[Liberia]]ra iritsi ziren. Botika ebolarekin kutsatuta zeuden Liberiako bi [[sendagile]]ri emango zioten. Abraham Borbor eta Philip Irlanda ziren [[botika]] jaso zuten bi medikuak. Liberiako John F. Kennedy ospitalean lanean ari zirela kutsatu ziren. Bestalde, [[Alpha Conde]] [[Ginea]]ko presidenteak larrialdi egoera ezarri zuen, [[ebola]]k herrialde horretan 300 pertsonatik gora hil ondoren. Pertsonen joan-etorria mugatuko zuten. Ordura arte, 373 lagun hil ziren Ginean gaitz horren ondorioz. Bestalde, [[Munduko Osasun Erakundea]]k egindako kalkuluen arabera, [[Etiopia]]n 100 milioi dolar behar ziren ebolari aurre egiteko. [[Espainia]]n, Bere aldetik, Miguel Pajares, ebolak jota hildako lehen espainiarra, artatu zuten osasun-langileek hainbat mediku-azterketa egin zituzten kutsatuta ez zeudela ziurtatzeko, eta denek "negatibo" eman zuten. Halaber, [[Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa]]n (ECOWAS) lan egiten zuen nigeriar bat hil zen [[ebola]]k jota. Hala, gaixotasun honek hiru pertsona hil zituen [[Nigeria]]n. [[Jonathan Goodluck]] Nigeriako presidenteak "larrialdi egoera" ezarri zuen estatuan. Ordurako ,13 pertsona kutsatuta zeuden [[Nigeria]]<ref>[http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/2478788/ebola-izurritea--liberiak-zmapp-botika-jaso-du-dagoeneko/ «Liberiak ZMapp botika esperimentalaren laginak jaso du dagoeneko»], ''EiTB'', 2014-08-14</ref>.
 
==Agerraldiaren datuak==