Florence Wald: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Florence Wald''' edo jaiotzez Florence Sophie Schorske (New York, 1917ko apirilaren 19a – Branford, Connecticut, 2008ko azaroaren 8a) erizain estatub...
 
No edit summary
1. lerroa:
'''Florence Wald''' edo jaiotzez Florence Sophie Schorske ([[New York]], [[1917]]ko [[apirilaren 19]]a – Branford, [[Connecticut]], [[2008]]ko [[azaroaren 8]]a) erizain estatubatuarra izan zen, modu zabalduan "AEBetako [[hospizio]] mugimenduaren ama"-tzat hartua.
 
Haurtzaroan, hainbat hilabete igaro zuen ospitalean arnas gaixotasun batengatik. Horrek piztu zion interesa osasungintzan, eta [[erizaintza]] ikasketak amaitu zituen Mount Holyoke College-n [[1938]]an eta [[Yale Unibertsitatea|Yale]]-n [[1941]]ean. Urteak aurrera, bertako Erizaintza Eskolaren dekanoa bihurtu zen [[1959]]an. Urte hartan bertan Henry Waldekin ezkondu zen.
 
[[1963]]an bere uniberstitatean entzun zuen [[Cicely Saunders]] ospetsuaren hitzaldi bat hospizioaren filosofiari buruzkoa, eta eragin handia izan zuen berarengan. Hiru urte gehiago dekanoaren lana utzi zuen eta buru-belarri jarri zen Saunders Ingalaterran egiten ari zena bere herrialdean aplikatzeko. Lan horren ondorioz, [[1974]]an Connecticuteko Hospizioaren sortzaile nagusia izan zen, AEBetako lehenengoa.