Georg Simmel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
4. lerroa:
Simmel-ek filosofia eta historia ikasi zuen [[Berlingo Unibertsitatea]]n eta 1881ean doktoretza eskuratu zuen. Nahiz eta unibertsitateko irakasle bilakatu, bigarren mailako postu bat baino ez zuen eskuratu, [[''privatdozent'']]. Egoera honetan zegoelarik, soldata eskubiderik gabeko irakurle bezala aritu zen eta mantenu bakarra ikasleen matrikulen bitartez jaso zuen. Hala ere, Simmel aurrera egin zuen hizlari bikaina zelako eta ikaslea andana erakartzen zuelako. [[Max Weber]]-en laguntza izan arren, ez zuen bere irakasle egoera egonkortuko 1901a arte. [[Max Weber]] eta [[Ferninand Tönnies]]-ekin batera [[''Alemaniako Soziologia Elkartea'']] eratu zuen.
 
Simmel-en arabera, soziologia gizarte-elkarrekintzaren azterketan oinarritu behar da. Giza harremanetan gertatzen diren elkarrekintza arauak antzeman behar ditu. Bere heziketa Kantiarra dela eta, a priori soziologikoen bilaketan dihardu, eta horretarako, prozedura intuitiboak erabiliko ditu. Soziologo alemaniarren lehenengo belaunaldietako kide izanik, bere ikuskera neo-kantiarrak antipositibismo soziologikoaren oinarri izan zen. Bere oinarrizko galdera zera zen: “Zer da gizartea?” ([[KanImmanuel Kant|(Kant]]t-en “Zer da natura?” galderari zeharkako aipamena eginez). Hala, indibidualizazioa eta gizarte hausturaren inguruko lehen analisiak egin zituen. Simmel-en arabera, kultura honela definitzen zen: “ erakundeen bitartez historian zehar objektibatuak izan diren kanpoko formetan gizabanakoen sorkuntza”. “Eduki” eta “forma” terminoen arabera berezitu zituen fenomeno sozialak eta kulturalak; joan-etorriko eragina zuten biek: forma eduki bilakatzen da, eta alderantziz ere, egoeraren arabera.
 
Zenbait mintegi publiko eta pribatuetan eman zituen hitzaldietan oinarrituta, hainbat gairen inguruan idatzi zuen: dirua; moda; emakumeak; edergailua; artea; hiria; arrotza; pobreak; sekta; soziabilitatea; gizabanakoa; elkarrekintza; gizarte lotura... ''Diruaren filosofia'' lana (1900an argitaratua) bere maisulana kontsideratzen da.
 
Bere garaiko eta gaur egungo zenbait intelektualengan eragin zuzena izan du, hala-nola: [[Max Weber]]; [[Karl Mannhein]]; [[Alfred Schütz]]; [[Raymond Aron]]; [[Erving Goffman]]; [[Howard Becker]]; [[Anselm Strauss]]; [[Georg Lukacs]]; [[Zygmunt Bauman]].