Txinako Gerra Zibila: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
22. lerroa:
 
Gerrak aldizka iraun zuen [[Bigarren Txina-Japonia Gerra]] arte; orduan, alderdi biek indarrak batu zituzten. [[1945]]ean [[Japonia]] behin betiko menderatu zutenean, berriro alderdi bien arteko borrokak hasi ziren. Lau urte pasa ondoren, [[1950]]ean borroka ''[[de facto]]'' amaitu zen baina ez duten [[armistizio]] edo bake itunik inoiz sinatu<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Contemporary Law of Armed Conflict|egilea=Leslie C. Green|orrialdea=79}}</ref>.
 
==Laburpena==
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren amaierak [[Txina]]ren ameskaitz handienetako bat aienatu zuen, [[Japonia]]ren espantsionismoa, alegia. Baina bigarren arazo handiena, hots, nazionalisten eta komunisten arteko gatazka, berpiztu egin zen. [[Komunista]]k irten ziren garaile borrokaldi odoltsu baten ondoren.
 
Txinako komunismoak nahastura moduko bat egin zuen [[nazionalismo]]aren eta gizarte iraultzaren artean –oso nahastura erakargarria herritar gehienentzat–, eta hiru bitarteko hauek medio erdietsi zuen garaipena: kontzientziazio kanpaina iraunkorra eta arrakastatsua, [[nekazari]]ei –biztanleriaren %85– zuzendua; koherentzia praktikoa –japoniarren aurka borrokatu zuten, eta mendean hartu zituzten lekuetan lurra banatu zuten–; gudaroste indartsu eta disziplinatu baten laguntasuna.
 
==Gerra zibila eta komunisten garaipena==
[[1927]]an, [[Txiang Kai-Txek]] jeneralak komunisten aurkako jazarpena abiatu zuenean, matxinadara deitu zuten komunistek [[Kanton]]en. Gudarosteak oso gogor zapaldu zuen matxinada ahalegina, eta matxinatuen artean bizirik irten ziren buruzagiek –[[Mao Zedong]], besteak beste– mendira jo zuten. Mendian [[Gudaroste Gorria]] eratu zuten, sobietarren eredura, eta abian jarri zuten, nekazarien laguntzarekin, [[Txiang]]en errejimenaren aurkako erresistentzia. Alderdi Komunistak gero eta jarraitzaile gehiago bildu zuen: batetik, Txiangen antikomunismo itsuarengatik –eta hori zela eta, [[nekazari]]ei jazarriz egin zituen sarraskiengatik–, eta, bestetik, gobernuak agindu zuen nekazaritza erreforma gerotik gerora uzteak nekazarien artean eragin zuen nahigabeagatik.
 
[[1931]]ko abenduan [[Mao]]k errepublika sobietarra sortu zuen Txinako hegoaldean, [[Kiangsi]] ([[Jiangxi]]) probintzian; Txiangen gudarosteak ezarritako setioak, ordea, herrialdeko iparraldera ihes egitera behartu zuen. [[Martxa Luzea]] deitu zen ibilaldi hartan abiaturiko 120.000 lagunetarik gehienak bidean hil ziren. Mao buru zutela, gudaroste gorriaren hondarrak [[Shenxi]]n finkatu ziren eta jabetza pribaturik gabeko estatu bat sortu zuten bertan. [[1937]]an japoniarrak [[Txina]]n sartzearekin, Maoren eta Txiangen arteko borrokak eten egin ziren, etsai komunari elkarrekin aurre egin ahal izateko. Bigarren Mundu gerra amaitzean, ordea, bi aldeen arteko gerra zibila lehertu zen. Horrenbestez, [[japoniar]]ren zortzi urteko okupazioak eta haien aurkako gerrak ekarritako txikizioaz gain, lau urteko ([[1945]]-[[1949]]) guda zibilak eragindako odolustea pairatu behar izan zuten txinatarrek. Azkenean komunistek irabazi zuten gerra.
 
Osteen kopuruari dagokionez [[Txiang]] gailen ageri bazen ere –2’5 milioi gudari, Maoren 300.000ren aurka–, nekazarien etsaigoak indargabetu zuen nagusitasun hura.
 
[[1949]]rako komunistek beren esku zuten herrialdearen kontrola; urtarrilean [[Pekin]] errendarazi zuten, maiatzean [[Xangain]] sartu ziren –aurreko urtetik setiatua–, eta urrian [[Kanton]]ez jabetu ziren. [[Kuomitang]]eko nazionalistek, [[Formosa]]ra ([[Taiwan]]) eta inguruko uharteetara erretiraturik, Estatu Batuen babespeko gobernua ezarri zuten bertan.
 
[[1949]]ko [[urriaren 1]]ean [[Txinako Herri Errepublika]] aldarrikatu zen era ofizialez.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2014/08/13}}
{{commonskat}}